ezeztatu

2014/11/25

Azaroaren 24a

Atzo, Kontrol Ataleko langile guztiek saioa izan zuten eta hona hemen egindakoa:
Ataleko helburuak komentatu eta zehaztuta, langileek izandako kasu eta egoerak azaldu zituzten.
Hurrengo saioa 2015eko urtarrilaren 27an izango dugu 12:30ean.

2014/10/24

ERAMIAREN AURKEZPENA



ERAMIari hasiera emateko urriaren 21ean izan genuen  aurkezpena. Ikasturte honetan idazkiak lantzeko bi talde egingo dira eta astean behin elkartuko gara. Baina hilean behin langile guztiek batera saioa izango dute.

2014/10/06

ERAMIa





Izaskun naiz, euskara trebatzailea, eta zuekin ibiliko naiz ikasturte honetan. Laster ERAMIarekin hasiko gara.
Izango duzue horren berri.

Ondo izan

2014/05/14

HAMASEIGARREN EGUNA: 2014ko maiatzaren 14a

Gaurko saioa ez da ohikoa izango, asteroko gure hitzordua erabiliko baitugu Hizkuntz Normalizazioko arduradunekin bilera egiteko.

Gauzak horrela, Normalizazioko arduradunak etorriko dira datorren urtean ezarriko dugun Eramiari buruz hitz egiteko: Eramia zer den eta Ataleko Modulutik Eramira pasatzeak zer ekarriko duen azaltzeko.

Hori dela eta, ez dugu ohiko bezala materialik landuko.


2014/05/06

HAMABOSGARREN EGUNA: 2014ko maiatzaren 7a

Gaurko gai-zerrenda hau da:

  1. Azken egunean sortutako zalantzak eta zuzenketak aipatu (Egoitzen memoria teknikoa)
  2. Falta diren memoria teknikoak aztertu:
  • Etxebizitza komunitarioena
  • Babestutako apartamentuena
  • Eguneko zentroena


2014/04/30

HAMALAUGARREN EGUNA: 2014ko apirilaren 30a

Gaurko gai-zerrenda hau da:

  1. Azken aste bi hauetako zalantzak eta orain arte gindakoari buruzko galderak
  2. Zaloak idatzitako jakinarazpena zuzendu
  3. Egoitzen Memoria Teknikoa aztertu: eredua, hiztegia, egiturak...



2014/03/31

HAMAHIRUGARREN EGUNA: 2014ko apirilaren 2a


Hau da gaurko gai-zerrenda:

  1. Aurreko egunean landutakoari buruzko zalantzak: Errekerimenduak
  2. Mintzamena landu: laneko 8 egoera hartuta roll jokoa egin.
  • Aurretiko baimena zelan eskatu
  • Funtzionamendurako baimena zelan eskatu
  • Zer egin zentro bat ixteko
  • Zer egin zentro baten titulartasun aldaketa bat egiteko
  • Zer egin erakunde bat gizarte zerbitzuen foru erregistroan inskribatzeko
  • Zehapen espediente bati buruzko eztabaida egin
  • Arkitektoari egoitza bat eraikitzeko baldintzei buruz galdetu
  • Webguneko informazioa eskatu