ezeztatu

2015/12/10

HIZTEGIA


Blogeko hiztegian honako termino hauek erantsi ditut:


Acreditación= egiaztatze, egiaztapen

Adopción internacional= nazioarteko adopzio

Aleatoriedad=ausazkotasun

Apuntarse= izena ema, izen-emate

Criterio= irizpide

Convocatoria= deialdi

Despido procedente= bidezko kaleratze, bidezko iraizpen

Porcentaje: ehuneko, portzentaje

Provisional= behin-behineko

Recibo= ordainagiri

Resguardo= ordezkagiri 

Trabajador por cuenta ajena= besteren konturako langile, inoren konturako langile, sodatapeko langile

Trabajador por cuenta propia= autonomo, norberaren konturako langile, langile autonomo

Trabajador social= gizarte langile

Sistema de detección de incendios= su-detekzio sistema ( Instalación de detección y alarma de incendios= su-detekzio eta-alarmako instalazio)
Simulacro de evacuación: ebakuazio-simulakro

Simulacro de emergencia: larrialdi-simulakro


Subdirección de Protección Civil= Babes Zibileko Zuzendariordetza

2015/12/09

GAURKO SAIOA (2015-12-09)

Lan-bilera izan ostean, saioa eman dugu. Bertan, gaurko bileran aipatutakoak zuzendu, egokitu edo euskaratu dituzte,  eta  pasa den astean bukatzeke geratu zen ariketa egin dugu.

Langileak gogotsu aritu dira.

SEGI HORRELA!!!





2015/12/04

DURANGOKO LIBURU ETA DISKO AZOKA



KULTURAREN PLAZA BIHURTU DEN AZOKA


Lagunarteko afari batean sortu zen Gerediaga elkartea, 1965ean. Eta urte berean egin zuten Durangoko Lehen Liburu eta Disko Azoka. Eskualdeko kultur ondarea berreskuratzea helburu zuen azoka hura Euskal Herriko kulturaren plaza bihurtu da 50 urtean. Ibilbide horren pasadizo batzuk bildu ditu Bizkaiko HITZA-k.

  1. LEHEN SORPRESA (1965)

Frankismo betea, zentsura, ikastolen mugimenduen hasiera, langile borroka… Testuinguru horretan sortu zen Gerediaga elkartea, 1965eko ekainean, eskualdeko ondare historiko eta kulturala berreskuratzeko helburuarekin. Handik gutxira antolatu zuten lehen Liburu eta Disko Azoka, urriaren 30etik azaroaren 1era bitarte. Euskaraz idatzitako lanak eta euskal gaiak zituztenak zabaltzeko hemazortzi stand jarri zituzten Andra Mari elizako aterpean.

  1. ELIZPEKO PLAZA (1966)

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa jaso zuen azokaren bigarren aldiak, eta Ez dok amairumugimendu sortu berriak emanaldia egin zuen. Eztabaida sortu zuen horrek Gerediagan, kultur egitaraua indartzeak liburu eta diskoak bigarren planoan geratzeko arriskua ekar zezakeelako. Baina ez zen hori hirugarren azoka antolatzeko oztopo izan, toki falta baizik. Eliza ataria berreraikitzeko lanak zirela eta, 1967an ez zen azokarik egin. Sendotuta zegoen hala ere Durangoko zita, urtebeteko geldialdiak ez baitzuen 1968koan eragin.

  1. EUSKARA HUTSEAN (1971)

Zentsura saihesteko, euskara eta gaztelaniazko kartelen bidez iragartzen zen azoka 1971 arte. Urte horretan egin zen euskara hutsezko lehena. Garrantzi berezia hartu dute azoka iragartzeko kartelek. Durangoko artistek egiten zituzten lehenik, eta lehiaketa bidez aukeratzen ziren geroago. Azken urteetan Euskal Herriko artistek egin dituzte. Jose Luis Zumetak egin du aurtengoa.


  1. MERKATU PLAZARA (1974)

Azokaren arrakasta ez zen denen gustukoa, eta zatiketa eragin zuen Francoren aldeko agintarien artean ere. Bizkaiko gobernadore zibila azoka debekatzen saiatu zen, baina turismoko lehendakariak babesa eman zion. Horra erregimenaren irekitasunaren aldekoen eta zurruntasunaren aldekoen talkaren adibidea. Erlijioa aitzakia hartuta, Andra Mari Elizpean egitea galarazi zieten antolatzaileei 1974an. Hori horrela, Merkatu plazan egin zuten azoka. Eta 1996ra bitarte aterpea eman zion gune horrek azokari, harik eta aretoa txiki geratu zen arte.

5. GAZTEAK (1975)

Kasetearen iraultza, ehun nobedade, eta Merkatu plaza, gero eta beteago. Liburu eta disko azoka gorantz, eta gizartean, txapelokerrak. Giro politiko nahasian egin zen 1975ekoa. Azoka baino 35 egun lehenago fusilatu zituzten Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak. Eta hilzorian zegoen Franco. Testuinguru nahasi horretan “normaltasun” irudia emateko, azoka bisitatu zuen Ignacio Garcia Bizkaiko gobernadore zibilak. Gogoan dute ordukoa standetan egon zirenek ere, ez baitzituen hartutako liburuak ordaindu.

  1. ALDAKETAK (1980)

Franco, hilda. Hauteskundeak eta aldaketak erakundeetan. Eta Gerediaga elkartea krisi betean, sorrerako kide asko bestelako eremuetan murgilduta baitzeuden. Eraldaketa abiatu zuten horregatik, eta Jon Irazabal liberatu zuen elkarteak azokaren koordinazioa egiteko. Argitaletxe eta diskografiak ugarituz joan ziren 80ko hamarkadan. Elkar eta Hordagoren sorrera dira horren adibide. Ordura arte debekatutako gaien inguruan idazten hasi ziren asko. Egutegian ere aldaketak izan zituen azokak. Azaroaren 1eko jaieguna kendu zuen Adolfo Suarezen garaiko Espainiako Gobernuko presidenteak, eta abenduaren 8ko jaiegunera pasatu zuten azoka horregatik.

  1. GAZTEAK BILDU (1982)

Haur eta gazteak azokan biltzea izan zen Gerediagaren kezketako bat. Eta, hori bermatzeko, ikasle eta irakasleen eguna antolatu zuten 1982an estreinakoz, transmisio kulturala bermatzeko. Ordutik, Euskal Herriko ikastetxeen eguna gordetzen du urtero Durangoko Azokak.

  1. ATERPEA TXIKI (1985)

Musika euskarri berrien iraultza, CDak, teknologia berrien garapena… Txiki geratzen hasi zen Merkatu plaza gero eta gauza gehiago biltzen zituen azokarentzat, eta Andra Mariko elizpera eraman zuen musikarien txokoa 1985ean. Elkartzeko gunea bihurtu zen Durango abenduko azoka egunetan. Euskal Editoreen Elkartea eta Durangoko Euskal Idazleen Elkartea aurkeztu ziren urte horietan, besteak beste.

  1. OSPAKIZUN URTEA (1992)

Berezia izan zen 1992. urtea, azoka egunetan kaleratu baitzen euskara hutsezko Euskaldunon Egunaria-ren lehen zenbakia, abenduaren 6an. Azokaren mende laurdenaren ospakizun gisa sortu zen Egunkaria, eta haren sorreraren 25. urteurrena da aurtengoa. Dokumental bat eskainiko dute azokan, horregatik. Baina Egunkaria-ren sorrera ez zen 1992ko berrikuntza bakarra izan. Urte berean, emakume batek egin zuen azokako inaugurazioaren hitzartzea, estreinakoz. Enrriet Airrek, zehazki.

  1. ARGIZAIOLA SARIA (1992)

Garai ilunetan argia ekarri zuten horiek omentzeko Argizaiola saria eman zioten Jon Bilbao ikerlari eta idazleari estreinakoz 1992an. Ordutik, urtero banatu du saria Durangoko Azokak. Azokaren sortzaileek jasoko dute aurten.

  1. KARPA (1996)

Espazio arazoak izan zituen azokak bere ibilbidean zehar. Gero eta jende gehiago biltzen zen, eta horrekin batera hazten zen eskaintza ere. Bai kulturala, eta baita euskarriena ere. Teknologia berriak tokia hartzen hasi ziren liburu eta diskoen plazan. Eta 1996an 3.000 metro koadroko karpan egin zen ekitaldia, Durangoko probaleku zaharrean. Karpa horrek eman zion aterpe 1997tik 2003ra bitarte.

  1. LANDAKO (2003)

Azoka gunea eraikitzeko egitasmoa abian jarri zuen Durangoko Udalak 2000. urtean, eta 2003an inauguratu zen 3.750 metro karratuko Landako erakustazoka. Bestelako aukerak ematen zituen eraikinak, eta egitaraua zabaltzeko bidea ere eman du. 2006an munduko hizkuntza gutxituen esperientziak ezagutzeko herrialdeak gonbidatzen hasi zen azoka urtero. Finlandiarrak, katalanak, kurduak eta okzitaniarrak izan dira, askoren artean, Durangon. Aurten ez da herrialde gonbidaturik egongo, ordea. Barrura begira jarri dira antolatzaileak 50. urteurrenean, eta Euskal Herria bera bihurtuko dute gonbidatu.

  1. AHOTSENEA (2008)

Liburuak eta diskoak zeuden lekuan liburuak eta diskoak sortzen dituztenei ere leku bat eskaintzea pentsatu zen 2008an. Sortzaile eta hartzaileen arteko harremana indartzeko,Ahotsenea gunea jarri zen estreinakoz. Izan zuen arrakastak errotu egin du gunea. Aurten, 120 emanaldi bilduko ditu Ahotseneak.

14-15. GUNE BERRIAK (2011)

Gutxira sortu ziren bestelako eremuetako sortzaile eta hartzaileen arteko harremana estutzeko guneak: zinema oinarri duen Irudienea; antzerkirako, Szenato-kiaKabi@, teknologia berrien saretzerako; eta haurrentzako Saguganbara, besteak beste. Gune berri horien eraketarekin, Durangoko Liburu eta Disko Azoka zena Durangoko Azoka bihurtu da, euskal kulturaren plaza, alegia.

16. GOGOETEI TOKI (2014)


Euskal kulturaren eztabaida askoren testigua izan da Durangoko Azoka urte luzez. Solasaldi horiek guztiak korridoreetatik gune ofizial batera eramatea izan da azokaren azken lana. Iaz estreinakoz egin zen Gogoetaren plaza deiturikoa. Jakin aldizkariarekin elkarlanean antolatu dute aurtengoan gogoeta gunea.

2015/12/03

EUSKALDUN BERRIA KALEA

Euskaldun berria kalea

2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur, urtero bezala, abenduaren 3an. Aurten, euskaldun berriei zuzendutako aitorpena egin nahi izan da.

Euskaldun berria kalea euskaldun berri diren guztiei eskerrak emateko ekimena da. Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek denoi ahalbidetzen digute gure hizkuntza erabiltzen jarraitzea. Etxean, lanean, lagun-artean eta kalean. Kalean, batez ere.
Kalean euskaraz mintzatzera animatzeko ordua da. Berritasuna aberasgarria delako pertsonontzat, hizkuntzentzat. Ikasi, motibatu, ausartu, hobetu, ezagutu eta hitz egitea erabakitzeak duen balioa kalkulaezina da.
Euskaldun berriak gure hizkuntza eta gure bizimodua berritzen duten euskaldunak dira, euskararen taupada dira, eta kalea beraiena da. Horregatik, kalea eskaini nahi diegu.

Video Player
00:00

2015/12/02

ABENDUAREN 3AN EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA

"Hiru hilabetean ikasi nuen euskara, arin-arin"


2015-11-30
Ostegunean izango da Euskararen Eguna, abenduaren 3a, eta, urtero legez, hainbat ekitaldi egingo dituzte erakunde, elkarte eta herritarrek. Egun horren harira, bideo bat argitaratu du Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak. Bertan, hainbat immigrante bildu dituzte, lehenik jatorrizko hizkuntzan hitz egiten, eta gero, euskaraz noiz, nola, zergatik ikasi zuten azaltzen.

Ez da Euskararen Egunaren harira egin den bideo bakarra. Elgoibarren, Beitxu, beitxu izenburu duen lipdub-a egin dute, herriko Euskarak 365 taldeak antolatuta.

https://www.youtube.com/watch?v=C8CLoMb9a0g&feature=player_embedded



http://www.berria.eus/albisteak/117278/hiru_hilabeten_ikasi_neban_euskeri_arin_arin.htm


2015eko abenduaren 1a


Bilera bukatutakoan, saioa eman genuen.

SAIOAN LANDUTAKOA


  • Bileran aipatutakoak, azaroan bidalitako mezuetako esaldiak eta 2015eko azaroaren 25eko bileran aipatutakoak zuzendu, egokitu edo euskaratu
Hiztegian erantsitako hitzak honako hauek izan dira:
  • Reglamento de régimen interior: bane-araudi, barne erregelamendu
  • Gerocultor: gerokultore
  • Sujeción: euskarri (oheko euskarri)
  • Barra protectora de cama: oherako barra-babesle
  • Infracción administrativa: administrazioko arau-hauste, arau-hauste administratibo

2015/11/27

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOAREN 18. EDIZIOA BIZKAIKO 61 UDALERRITAN ZABALDUKO DA ALDUNDIAREN LAGUNTZAREKIN

Bizkaiko 46 udal eta Enkarterriko zein Txorierriko mankomunitateek parte hartzen dute 0-12 urte arteko ume-gazteentzat ehunka erreferentzia batzen dituen ekimen honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak, Alkarbide bilgunearen bidez zabaltzen laguntzen duen Euskarazko Produktuen Katalogoa.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Alkarbide bilgunearen bidez, Euskarazko Produktuen Katalogoa babestu eta aurtengo edizioaren (18.a) zabalkundean lagunduko du berriro ere. Euskarazko Produktuen Katalogoa 0-12 urte arteko ume eta gazteentzat euskarazko ehunka erreferentzia batzen dituen argitalpen baliagarria da. Aurten, Bizkaiko 46 udalerrik eta Enkarterriko zein Txorierriko mankomunitateek (guztira 61 udalek) zabalduko dute katalogoa udalerriko biztanleen artean. Euskarazko Produktuen Katalogoa Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako euskara teknikariek landutako egitasmoa da eta Euskal Herriko 140 bat udalerritan banatuko da.
Merkatuan dauden euskarazko produktuen  artean  hautaketa  egin  da,  berritasuna,  egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak,  jostailu eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da. Aintzat hartu behar dugu urteko sasoi paregabea dela seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko.
Papereko euskarriaz gain, www.katalogoa.eus webgunea mugikor eta tabletetan ikusteko egokituta dago, eta paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Idazle, musikari, filmagileekin egindako elkarrizketak, haien inguruko albisteak, nobedadeak, iritziak, ikusi eta irakurtzeko aukera izango duzu webgune berrituan. Gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko aukera dago produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.
Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da katalogoa.eus Produktuen bilaketa azkarra egiteko aukera ere ematen du, adinaren, prezioaren nahiz beste ezaugarri batzuen arabera merkatuan dauden produktuak aurkitzeko
Bizkaian, guztira, 38.000 paperezko katalogo baino gehiago eta 20.000tik gora orri-markatzaile banatuko dira. Gainera, EPK zabaltzeko, kartelak eta informazio-gutunak ere erabiliko dira.

 

2015/11/26

HIZTEGIA


BLOGEKO HIZTEGIAN ERANTSITAKO TERMINOAK:


Fiscalía= fiskaltza

Decreto fiscal= dekretu fiskal

Advertir= ohartarazi 

Percatarse, darse cuenta, notar= antzeman
  
Potestad sancionadora = zehatzeko ahal

Procedimiento administrativo= administrazio-prozedura

Procedimiento administrativo sancionador=  zehatzeko administrazio-prozedura

Régimen transitorio= araubide iraunkor

Simulacro de evacuación: ebakuazio-simulakro

Simulacro de emergencia: larrialdi-simulakro

Sistema de detección de incendios= su-detekzio sistema ( Instalación de detección y alarma de incendios= su-detekzio eta-alarmako instalazio)

Subdirección de Protección Civil= Babes Zibileko Zuzendariordetza





AZAROAREN 25EKO SAIOA

Atzo ordu biko bilera izan genuen eta ez genuen saiorik eman. Datorren asteko saioan bileran aipatutakoak euskaratu, zuzendu edo egokituko ditugu.

Datorren urteko Kontrol Ataleko plana idatziz egin behar dute, hori dela eta,  eginkizunak eta helburuak zehazten aritu ziren. Plana euskaraz egingo dute.

PRIMERAN ARI DIRA. SEGI HORRELA!!!!

2015/11/18

Azaroaren 17ko saioa


Zuzendariarekin lan-bilera euskaraz izan dondoren, saioa eman genuen eta lan kontuen gainean mintzatu ziren. 

            AIPATUTAKO TERMINOAK


Requisito: baldintza, betekizun
Bañera: bainuontzi
Objetivo: helburu
Cambio de titularidad: titulartasun aldaketa
Mínimo batzuk: gutxieneko batzuk
Sugerencias: iradokizun
Estructura orgánica: egitura organikoa
Recomendaciones: gomendioak
Sujeción = euskarri (oheko euskarriak)
Base de datos= datu-base
Barra protectora de cama: oherako barra-babesle

BLOGEKO HIZTEGIAN ERANTSITAKO TERMINOAK:

Resolución estimatoria: onartzeko ebazpena eman ondoren
Declaración responsable: erantzukizunpeko adierazpen
Barra protectora de cama: oherako barra-babesle
Base de datos= datu-base

Horrela jarraitu euskaraz mintzatzen!!!!!