ezeztatu

2015/10/29

HIZTEGIA

HONAKO HITZ HAUEK SARTU DITUT HIZTEGIAN:


Extraordinario: ohiz kanpoko, ezohiko
Colector: kolektore, hodi-biltzaile
Piso tutelado: tutoretzapeko etxebizitza, babespeko etxebizitza
Suspensión cautelar: kautelazko etendura, kautela-etendura
Normativa: araudi, arautegi, arauak
Cortafuegos: su-hesi ate, suaren aurkako ate
Vía de evacuación: ebakuazio-bide
Ingreso: diru-sarrera
Gestionar: kudeatu
Dejadez: utzikeria
Ley de Prevención de Riesgos Laborales: Lan Arriskuen Prebentziorako Legea

Vestíbulo: atarte, atondo
Sala multiusos= erabilera anitzeko gela, erabilera askotarako aretoa

URRIAREN 28KO SAIOA

EGINDAKOA:

12:00etatik 13:00etara lan bilera izan  genuen. Bilera bukatutakoan, saioa eman genuen 14:30era arte, eta horrela egingo dugu asteazken guztietan.

  • Bileran gaztelaniaz aipatutako terminoak euskaraz jarri, eta ahoz egindako akatsak zuzendu edo egokitu genituen.
AIPATUTAKO TERMINOAK:
Accesibilidad: irisgarritasun
Extraordinario: ohiz kanpoko, ezohiko
Colector: kolektore, hodi-biltzaile
Presupuesto: aurrekontu
Apartamentos tutelados: tutoretzapeko apartamentu
Piso tutelado: tutoretzapeko etxebizitza, babespeko etxebizitza
Suspensión cautelar: kautelazko etendura, kautela-etendura
Normativa: arauak, araudi, arautegi
Cortafuegos: su-hesi ate, suaren aurkako ate
Vía de evacuación: ebakuazio-bide
Ingreso: diru-sarrera
Gestionar: kudeatu
Dejadez: utzikeria
Autorización previa: aurretiazko baimen
Ley de Prevención de Riesgos Laborales: Lan Arriskuen Prebentziorako Legea

Vestíbulo: atarte, atondo

Bukatzeko, Euskaltzaindiaren aurauak birpasatzen jarraitu genuen.

2015/10/26

Urriaren 21eko saioa

Ikastaroetarako erabiltzen duten inprimakia landuta, Euskaltzaindiaren arauak birpasatzen jarraitu genuen.

Hiztegian sartu dudan terminoa:

Tributo local: tokiko tributu

2015/10/16

NEGUKO EGUNEROKOA

Neguko egunerokoa

Zahartzaroa gertu du, eta Auster atzera begira hasi da. Bere bizitzaren kontakizuna egiten du, autobiografia idatzi, baina bizitza harremanek osatzen dutenez, Amerikako Estatu Batuetako aldaketa sozialak eta kulturalak ulertzeko ere balio du liburuak.

Baina esan bezala, Auster da liburuko protagonista nagusia: umetan izandako istripua, sexu-kontuak, emaztea zauritu zitzaioneko auto-istripua, Parisen bizi izandako garaia, bizitoki izan dituen 21 gelen deskribapena, elurraren presentzia…
Egilea: Paul Auster
Itzulpena: Oskar Arana
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat:
Hiru emakume zeuden zure amaren baitan, hiru emakume berezi eta, itxuraz, batere zerikusirik ez zutenak elkarrekin, eta zu adinean aurrera zindoazen bezala, amari ezberdin begiratzen hasi zinenean, ikusten hasi zinenean harengan zure ama ez ezik beste norbait ere bazen pertsona bat, sekula ez zenuen jakiten zer maskara jantziko zuen egun jakin batean.
(161. or)
•    Aukeratu dugun pasartean kontatzen dena zuri ere gertatzen zaizu? Hausnartu horretaz, eta idatzi zuretzat, eguneroko bat izango bazenu bezala. (bospasei lerro).

Orrialdeak: 260
URRIAREN 7KO ETA URRIAREN 14KO SAIOAK

URRIAREN 7AN


  • 2015-2016 ikasturtean landuko duguna zehaztu genuen.
  • Mintzamenerako prestatutako lan egoerak antzeztu genituen.
URRIAREN 14AN
  • Langileak lanean zertan ari diren azalduta, Euskaltzaindiaren arauak birpasatzen hasi ginen, hain zuzen ere, data eta orduak landu genituen.


DATA NOLA ADIERAZI


Data adierazteko orduan, hortaz, forma hauek erabil bitez:
·              Durango(n), 1995eko martxoaren 7a(n), aukeran utziz inesiboaren marka.
·              1995/03/07; 1995-03-27; 1995/III/07; 1995-III-27; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez...
·              Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan: gaur, urtarrilak 20 bezalakoetan (beraz,  otsailak 20 egin zuten bilera ez da zuzena).

ORDUAK NOLA ESAN


Horrenbestez, hau da Euskaltzaindiaren erabakia orduen idazkerari buruzkoa:
1. Orduak honela ematen dira: ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke: oren bata, bi orenak / biak, hirurak, e.a. Eta honela deklinatu: ordu batean, bietan / ordu bietan / bi orenetan, hiruretan, e.a.

2. Erdia honela adierazten da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a. Gauza bera oren hitzarekin.
3. Laurdena honela adierazten da: ordu bat eta laurdenak, oren / ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, oren / ordu biak eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a.

4. Minutuak: hamarrak hamar gutxi, hamarrak hamar gutxiago, hamarrak hamar gutxitan, hamarrak hamar gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian, e.a.

5. Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.
6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.

MINTZATU EUSKARAZ !!!!!