ezeztatu
2015/11/30
2015/11/27
EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOAREN 18. EDIZIOA BIZKAIKO 61 UDALERRITAN ZABALDUKO DA ALDUNDIAREN LAGUNTZAREKIN
Bizkaiko 46 udal eta Enkarterriko zein Txorierriko mankomunitateek parte hartzen dute 0-12 urte arteko ume-gazteentzat ehunka erreferentzia batzen dituen ekimen honetan, Bizkaiko Foru Aldundiak, Alkarbide bilgunearen bidez zabaltzen laguntzen duen Euskarazko Produktuen Katalogoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Alkarbide bilgunearen bidez, Euskarazko Produktuen Katalogoa babestu eta aurtengo edizioaren (18.a) zabalkundean lagunduko du berriro ere. Euskarazko Produktuen Katalogoa 0-12 urte arteko ume eta gazteentzat euskarazko ehunka erreferentzia batzen dituen argitalpen baliagarria da. Aurten, Bizkaiko 46 udalerrik eta Enkarterriko zein Txorierriko mankomunitateek (guztira 61 udalek) zabalduko dute katalogoa udalerriko biztanleen artean. Euskarazko Produktuen Katalogoa Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako euskara teknikariek landutako egitasmoa da eta Euskal Herriko 140 bat udalerritan banatuko da.
Merkatuan dauden euskarazko produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailu eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da. Aintzat hartu behar dugu urteko sasoi paregabea dela seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko.
Papereko euskarriaz gain, www.katalogoa.eus webgunea mugikor eta tabletetan ikusteko egokituta dago, eta paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Idazle, musikari, filmagileekin egindako elkarrizketak, haien inguruko albisteak, nobedadeak, iritziak, ikusi eta irakurtzeko aukera izango duzu webgune berrituan. Gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko aukera dago produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.
Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da katalogoa.eus Produktuen bilaketa azkarra egiteko aukera ere ematen du, adinaren, prezioaren nahiz beste ezaugarri batzuen arabera merkatuan dauden produktuak aurkitzeko
Bizkaian, guztira, 38.000 paperezko katalogo baino gehiago eta 20.000tik gora orri-markatzaile banatuko dira. Gainera, EPK zabaltzeko, kartelak eta informazio-gutunak ere erabiliko dira.
2015/11/26
HIZTEGIA
BLOGEKO HIZTEGIAN ERANTSITAKO TERMINOAK:
FiscalÃa= fiskaltza
Decreto fiscal= dekretu fiskal
Advertir= ohartarazi
Percatarse, darse cuenta, notar= antzeman
Potestad
sancionadora = zehatzeko ahal
Procedimiento administrativo= administrazio-prozedura
Procedimiento administrativo
sancionador= zehatzeko administrazio-prozedura
Régimen transitorio= araubide iraunkor
Simulacro de evacuación: ebakuazio-simulakro
Simulacro
de emergencia: larrialdi-simulakro
Sistema de
detección de incendios= su-detekzio
sistema ( Instalación
de detección y alarma de incendios= su-detekzio eta-alarmako
instalazio)
Subdirección de
Protección Civil= Babes Zibileko Zuzendariordetza
AZAROAREN 25EKO SAIOA
Atzo ordu biko bilera izan genuen eta ez genuen saiorik eman. Datorren asteko saioan bileran aipatutakoak euskaratu, zuzendu edo egokituko ditugu.
Datorren urteko Kontrol Ataleko plana idatziz egin behar dute, hori dela eta, eginkizunak eta helburuak zehazten aritu ziren. Plana euskaraz egingo dute.
PRIMERAN ARI DIRA. SEGI HORRELA!!!!

2015/11/18
Azaroaren 17ko saioa
Zuzendariarekin lan-bilera euskaraz izan dondoren, saioa eman genuen eta lan kontuen gainean mintzatu ziren.
AIPATUTAKO TERMINOAK
Requisito: baldintza,
betekizun
Bañera: bainuontzi
Objetivo: helburu
Cambio de titularidad:
titulartasun aldaketa
MÃnimo batzuk: gutxieneko
batzuk
Sugerencias: iradokizun
Estructura orgánica:
egitura organikoa
Recomendaciones:
gomendioak
Sujeción = euskarri (oheko euskarriak)
Base de datos= datu-base
Base de datos= datu-base
Barra protectora de cama: oherako barra-babesle
BLOGEKO HIZTEGIAN ERANTSITAKO TERMINOAK:
Resolución estimatoria: onartzeko ebazpena eman ondoren
Declaración responsable: erantzukizunpeko adierazpen
Barra protectora de cama: oherako barra-babesle
Base de datos= datu-base
Base de datos= datu-base
Horrela jarraitu euskaraz mintzatzen!!!!!
2015/11/11
AZAROAREN 10EKO SAIOA ETA BERRI ONA
Aste honetako lan-bilera eta saioa atzo izan genituen.
LANDUTAKOA:
- Bileran aipatutako termino eta esaldiak euskaratu, egokitu edo zuzendu.
- Arauen birpasarekin bukatu.
- Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan behin-behikeko inskripzioa egitearen foru aginduko paragrafoetako hasieran behar izango ditugun esaldiak euskaratu.
Aste honetan berri ona daukagu Kontrol Atalean: lehenengo foru agindua euskaraz egin dute. OSO ONDO!!!!
Euskaraz lan egitera animatzen zaituztet!!!!
Hiztegian honako termino hauek erantsi ditut:
Oposición= oposizio
Representante legal= legezko ordezkari
Representante voluntario= borondatezko ordezkari
2015/11/09
EUSKARA
HIZTEGI FRASEOLOGIKOA
Zelan demontre itzuliko dut 'estar a la orden del dÃa'?
NATXO VELEZ | EITB.EUS
2015/06/25
Labayru Fundazioak 'Labayru Hiztegi Fraseologikoa' aurkeztu du gaur. Webgunean ere erabilgarri dagoen hiztegiak erdarazko esamoldeak euskarara ekartzeko bidea garbitzen du.
Itzultzaile batzuk, iaioak izanda ere, gogaldi txarreko jartzen dira, eginahalak egin eta gero itzulpen lan bat egiteko lain izan ez eta denbora alferrik galtzen dutelako. Ez dira gauza izaten esaldi eta esaeren euskarazko ordainarekin erdiz erdi igartzeko, eta sutan jartzendira. Esaera batzuen ordainak -gaztelaniazko "estar a la orden del dÃa"*, adibidez-, trabes gelditzen dira gogoan, eta unean uneko itzultzailea ez atzera ez aurrera gelditzen da.
Itzultzaile eta bestelako euskaldunen (irakasleak, ikasleak...) haserrealdi horiek baretzeko agian, Labayru Fundazioak Labayru Hiztegi Fraseologikoa aurkeztu du gaur Bilbon, BBK Aretoan. Erreminta horren bidez, gaztelaniazko esamoldeak euskarara ekarri nahi dituenak errazago izango du aurrerantzean.
Hiztegi fraseologikoak gaztelaniazko esaeren ordainak proposatzen ditu; gaztelaniazko hitz bat baino gehiagoko unitate lexiko horiek esanahi jakin bat hartzen dute, testuinguru jakinetan, eta zaila izaten da haien ordaina ematea. Duda-mudak egon litezke, berbarako, “tocar la fibra sensible” edo “ver las orejas al lobo” euskarara ekartzeko.
Hizkuntza baliabide hauek asko erabiltzen dira eguneroko hizkeran, eta adierazkortasun handia ematen diote mintzairari, baina hizkuntza batetik bestera asko aldatzen dira, hizkuntza batean eta bestean irudi ezberdina erabiltzen baita ideia bera adierazteko. Ezinezkoa da, hortaz, hitzez hitzeko itzulpenen bidez kidea ematea.
Labayruko lexikografo taldeak, Ziortza Egurenek zuzenduta, hitz bakoitza “zehatz-mehatz” aztertu du, eta dagokion sarreran aldaerak, esanahiak, hizkuntza testuinguruak, adibideak, estiloari eta gramatikari dagozkien zehaztapenak eta sinonimoak gehitu dituzte.
Proiektua ez dute oraindik bukatu, eta gaztelaniaz 3.000 sarrera baino gehiago daude dagoeneko, euskarara ekarrita. Apurka-apurka osatzen joango dira, eta bukatutakoan euskara-gaztelania bildumari ekingo diote.
Webgune berria
Halaber, fundazioak webgune berria estreinatu du. “Interaktiboagoa” da gaurtik aurrera pantailaratutakoa, eta bertan euskara-gaztelania hiztegia, gaztelania-euskara hiztegia eta hiztegi fraseologiko berria sartu dituzte.
*"estar a la orden del dÃa" esaerarako, ordain hauek ematen ditu Labayruren hiztegiak:modan egon , gaurko-gaurkoa izan, hitzetik hortzera entzun, hitzetik hortzera esan, merke egon (fig.) merke ibili (fig.)
2015/11/06
Hartuko zenuke etxean atzerriko ume bat?
Istiluetan dauden herrietatik haur asko etortzen da Euskal Herrira udako bi hilabeteak bertan pasatzera. Besteak beste, Saharatik eta Txernobiletik datoz haur horiek. Osasungarria gertatzen zaiela baieztatzen duten arren, zenbait adituk diote haur horiei, inguru hauetako errealitatea ezagutu ondoren, etxera itzultzea oso gogorra egiten zaiela.
1986ko apirilaren 26an, Txernobilgo VladÃmir Ilich Lenin izeneko zentral nuklearrean erreaktoreetako batek su hartu zuen eta izugarrizko kalteak eragin zituen. 2011n Japonian Fukushimako istripu nuklearra azken urteetako ezbehar larrienetako bat izan da. Hildakoak, desagertuak, zaurituak… Inguru horietan bizi diren haur eta helduak, oraindik gaur egun, hodei erradiaktiboak eragindako kutsadura jasaten ari dira.
1975ean, badira urte batzuk, Espainiak Mauritaniaren eta Marokoren esku utzi zuen Mendebaldeko Sahara. Orduz geroztik, independentzia-aldarrikapenak eta guda nagusitu dira Saharan. Gaur egun, sahararrak Aljeriako basamortuko errefuxiatuen kanpalekuetan bizi dira, eta saharar belaunaldi berriek, euren jatorrizko lur-eremua ezagutu gabe, kanpalekuetako baldintza gogorrak bizi behar izaten dituzte urte osoan zehar.

Belaunaldi berriek inoiz ikusi ez duten lurralde batera itzultzeko amets egiten dute.
Osasunaren Munduko Erakundeak dio horrelako egoeran bizi diren haurrentzat 40 egun etxetik urrun igarotzea oso onuragarria dela, haien osasunak hobera egiten duelako. Gogoeta horretatik abiatuta, elkartasun-proiektuen bitartez, istiluetan dauden herrietatik haur asko etortzen da Euskal Herrira udako bi hilabeteak bertan pasatzera. Besteak beste, Saharatik eta Txernobiletik datoz haur horiek.
Osasungarria gertatzen zaiela baieztatzen duten arren, zenbait adituk diote haur horiei, inguru hauetako errealitatea ezagutu ondoren, etxera itzultzea oso gogorra egiten zaiela. Marijo Galparsoro ataundarrak, aldiz, oso garbi dauka haurrentzat oso ona dela eta asko eskertzen dutela. Harekin izan gara, bere bizipenak ezagutzeko.
Marijok bigarren aldiz ekarri du haur saharar bat etxera: “Inguruko lagun batzuek udan saharar umea ekartzen zuten eta guri ere gogoa piztu zitzaigun. Saharako egoera ere ezagutzen genuen, eta laguntzeko era bat izan zitekeela pentsatu genuen. Horrela hasi ginen”.

Marijok pentsatzen du onura besterik ez duela horrelako umeak gurera ekartzeak.
Galparsorotarren etxera dagoeneko Saharako bi haur etorri dira azken urteotan: Lehenengo aldian, Lhaiza, eta, oraingoan, Sualem. “Bigarren esperientzia da aurtengoa. Lehenengoa neska zen eta oraingoa mutila. Lhaiza 6 urterekin etorri zen lehen aldiz eta 12 urterekin azkenekoan. Sualemek 11 urte ditu eta bosgarren aldia du gure artean”.
Normalean hamabi urtera arte etortzen dira, baina Saharako familien artean arau batzuk dituzte. Adibidez, aitak leku bereziren batean lan egiten badu, urte bat edo bi gehiago etortzen dira normalean. Edota familiaren nahia ikasketak egin ditzala bada, urte gehiago gelditzeko saiakera egiten dute”. Lhaizaren esperientzia bestelakoa izan dela kontatu digu Marijok: “Lhaiza bere familiako alaba zaharrena da, eta bestelako eginbeharrak ditu Saharan. Hemen ikasteko laguntza eskaini genien, baina familiak ez zuen nahi izan”.

Segituan ikasi dute euskara L.haizak eta Sualimek.
Lehenengo urtea txarra izan ohi dela esan digu Marijok, haurrak ez dakielako nora datorren, eta galduta sentitzen da hasieran. Baina gero, egokitzen direnean, segituan hartzen omen diote erritmoa udari: “Gu, euskara erakusten saiatzen gara, herriko umeekin harremanak izateko, eta, udalekuen bitartez, Ataungo gainerako haurrak ezagutzen dituzte”.
Medikuarengana, dentistarengana edota okulistarengana joateko ere aprobetxatzen da udan gure artean egiten duten egonaldia. Hartara, osasunean ere hobera egiteko aukera eta bitartekoak eskaintzen zaizkie.

Atzerrikoak eta bertakoak, guztiak haurrak
Hala ere, atzerriko haurrak ez dira hemengo haurrengandik hain desberdinak. Izan ere, udan haurrei gehien gustatzen zaiena igerilekura joatea da, eta haur sahararrak ere ez dira atzera geratzen, gehiena hori gustatzen baitzaie: “Lehenengo urtean egokitzea kosta egiten zaie, baina bigarrenetik aurrera primeran ibiltzen dira. Asko gozatzen dute. Batez ere igerilekuan”.

Ez da harritzekoa Saharako umeei, batez ere, igerilekua gustatzea.
Haurrek jaso bai, baina bueltan ere asko ematen digute: “Haiengandik jasotzen duguna izugarria da, zoragarriak dira. Emateko daukaten guztia ematen dute. Gure etxean, guk baino gehiago, Maide gure alabak ikasi du ume horiengandik, gauza-pila bat, eta oso aberatsa izan da udako egonaldia guztiontzat”.
Maidek izugarri ikasi du txikitatik L.haizaren ondoan.
Baina, gure artean galdera bat dugu: haur horientzat bi hilabeterako etortzea kaltegarria ote da? “Gurera Lhaiza azkeneko urtean etorri zenean, nerabezaroko aldaketa fisikoak hasi berri zituen, eta, pediatrarengana joan ginenean, zera esan zigun: “Lastima da. Lhaiza laster Saharara joango da eta hemengo elikadurarik ez duenez izango, bere gorputzaren garapena gelditu egingo zaio”. Eta pediatrak esan bezala gertatu zen. Elikadura eta tenperatura altuek ume horien garapena eten egiten dute. Sei-zazpi urteko haurrak handik hona bi hilabeterako ateratzea nola izango da ba, txarra?”, galderarekin (edo erantzunarekin) agur esan digu Marijok.
http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/artikuloaren-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_q8LS&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=2025609
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)