Ondo ibili eta urtarrilaren 7ra arte.
ezeztatu
2015/12/10
HIZTEGIA
Blogeko hiztegian honako termino hauek erantsi ditut:
Acreditación= egiaztatze, egiaztapen
Adopción
internacional= nazioarteko
adopzio
Aleatoriedad=ausazkotasun
Apuntarse= izena ema, izen-emate
Criterio= irizpide
Convocatoria= deialdi
Despido
procedente= bidezko
kaleratze, bidezko iraizpen
Porcentaje: ehuneko, portzentaje
Provisional= behin-behineko
Recibo= ordainagiri
Resguardo= ordezkagiri
Trabajador por cuenta
ajena= besteren konturako langile,
inoren konturako langile, sodatapeko langile
Trabajador por cuenta
propia= autonomo, norberaren
konturako langile, langile autonomo
Trabajador social= gizarte langile
Sistema de detección de
incendios= su-detekzio sistema ( Instalación de detección y alarma de incendios= su-detekzio eta-alarmako
instalazio)
Simulacro de
evacuación: ebakuazio-simulakro
Simulacro de emergencia: larrialdi-simulakro
Subdirección de
Protección Civil= Babes Zibileko
Zuzendariordetza
2015/12/09
GAURKO SAIOA (2015-12-09)
Lan-bilera izan ostean, saioa eman dugu. Bertan, gaurko bileran aipatutakoak zuzendu, egokitu edo euskaratu dituzte, eta pasa den astean bukatzeke geratu zen ariketa egin dugu.
Langileak gogotsu aritu dira.
SEGI HORRELA!!!
Langileak gogotsu aritu dira.
SEGI HORRELA!!!
2015/12/04
DURANGOKO LIBURU ETA DISKO AZOKA
KULTURAREN PLAZA BIHURTU DEN AZOKA
Lagunarteko afari batean sortu zen Gerediaga elkartea,
1965ean. Eta urte berean egin zuten Durangoko Lehen Liburu eta Disko Azoka.
Eskualdeko kultur ondarea berreskuratzea helburu zuen azoka hura Euskal Herriko
kulturaren plaza bihurtu da 50 urtean. Ibilbide horren pasadizo batzuk bildu
ditu Bizkaiko HITZA-k.
- LEHEN SORPRESA (1965)
Frankismo
betea, zentsura, ikastolen mugimenduen hasiera, langile borroka… Testuinguru
horretan sortu zen Gerediaga elkartea, 1965eko ekainean, eskualdeko ondare
historiko eta kulturala berreskuratzeko helburuarekin. Handik gutxira antolatu
zuten lehen Liburu eta Disko Azoka, urriaren 30etik azaroaren 1era bitarte.
Euskaraz idatzitako lanak eta euskal gaiak zituztenak zabaltzeko hemazortzi
stand jarri zituzten Andra Mari elizako aterpean.
- ELIZPEKO PLAZA (1966)
Bizkaiko
Bertsolari Txapelketa jaso zuen azokaren bigarren aldiak, eta Ez dok
amairumugimendu sortu berriak emanaldia egin zuen. Eztabaida sortu zuen
horrek Gerediagan, kultur egitaraua indartzeak liburu eta diskoak bigarren
planoan geratzeko arriskua ekar zezakeelako. Baina ez zen hori hirugarren azoka
antolatzeko oztopo izan, toki falta baizik. Eliza ataria berreraikitzeko lanak
zirela eta, 1967an ez zen azokarik egin. Sendotuta zegoen hala ere Durangoko
zita, urtebeteko geldialdiak ez baitzuen 1968koan eragin.
- EUSKARA HUTSEAN (1971)
Zentsura
saihesteko, euskara eta gaztelaniazko kartelen bidez iragartzen zen azoka 1971
arte. Urte horretan egin zen euskara hutsezko lehena. Garrantzi berezia hartu
dute azoka iragartzeko kartelek. Durangoko artistek egiten zituzten lehenik,
eta lehiaketa bidez aukeratzen ziren geroago. Azken urteetan Euskal Herriko
artistek egin dituzte. Jose Luis Zumetak egin du aurtengoa.
- MERKATU PLAZARA (1974)
Azokaren
arrakasta ez zen denen gustukoa, eta zatiketa eragin zuen Francoren aldeko
agintarien artean ere. Bizkaiko gobernadore zibila azoka debekatzen saiatu zen,
baina turismoko lehendakariak babesa eman zion. Horra erregimenaren
irekitasunaren aldekoen eta zurruntasunaren aldekoen talkaren adibidea.
Erlijioa aitzakia hartuta, Andra Mari Elizpean egitea galarazi zieten
antolatzaileei 1974an. Hori horrela, Merkatu plazan egin zuten azoka. Eta
1996ra bitarte aterpea eman zion gune horrek azokari, harik eta aretoa txiki
geratu zen arte.
5. GAZTEAK
(1975)
Kasetearen
iraultza, ehun nobedade, eta Merkatu plaza, gero eta beteago. Liburu eta disko
azoka gorantz, eta gizartean, txapelokerrak. Giro politiko nahasian egin zen
1975ekoa. Azoka baino 35 egun lehenago fusilatu zituzten Juan Paredes
Manot Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak. Eta hilzorian
zegoen Franco. Testuinguru nahasi horretan “normaltasun” irudia emateko, azoka
bisitatu zuen Ignacio Garcia Bizkaiko gobernadore zibilak. Gogoan dute ordukoa
standetan egon zirenek ere, ez baitzituen hartutako liburuak ordaindu.
- ALDAKETAK (1980)
Franco,
hilda. Hauteskundeak eta aldaketak erakundeetan. Eta Gerediaga elkartea krisi
betean, sorrerako kide asko bestelako eremuetan murgilduta baitzeuden.
Eraldaketa abiatu zuten horregatik, eta Jon Irazabal liberatu zuen elkarteak
azokaren koordinazioa egiteko. Argitaletxe eta diskografiak ugarituz joan ziren
80ko hamarkadan. Elkar eta Hordagoren sorrera dira horren adibide. Ordura arte
debekatutako gaien inguruan idazten hasi ziren asko. Egutegian ere aldaketak
izan zituen azokak. Azaroaren 1eko jaieguna kendu zuen Adolfo Suarezen garaiko
Espainiako Gobernuko presidenteak, eta abenduaren 8ko jaiegunera pasatu zuten
azoka horregatik.
- GAZTEAK BILDU (1982)
Haur eta
gazteak azokan biltzea izan zen Gerediagaren kezketako bat. Eta, hori
bermatzeko, ikasle eta irakasleen eguna antolatu zuten 1982an estreinakoz,
transmisio kulturala bermatzeko. Ordutik, Euskal Herriko ikastetxeen eguna
gordetzen du urtero Durangoko Azokak.
- ATERPEA TXIKI (1985)
Musika
euskarri berrien iraultza, CDak, teknologia berrien garapena… Txiki geratzen
hasi zen Merkatu plaza gero eta gauza gehiago biltzen zituen azokarentzat, eta
Andra Mariko elizpera eraman zuen musikarien txokoa 1985ean. Elkartzeko gunea
bihurtu zen Durango abenduko azoka egunetan. Euskal Editoreen Elkartea eta
Durangoko Euskal Idazleen Elkartea aurkeztu ziren urte horietan, besteak beste.
- OSPAKIZUN URTEA (1992)
Berezia izan
zen 1992. urtea, azoka egunetan kaleratu baitzen euskara hutsezko Euskaldunon
Egunaria-ren lehen zenbakia, abenduaren 6an. Azokaren mende laurdenaren
ospakizun gisa sortu zen Egunkaria, eta haren sorreraren 25.
urteurrena da aurtengoa. Dokumental bat eskainiko dute azokan, horregatik.
Baina Egunkaria-ren sorrera ez zen 1992ko berrikuntza bakarra izan.
Urte berean, emakume batek egin zuen azokako inaugurazioaren hitzartzea,
estreinakoz. Enrriet Airrek, zehazki.
- ARGIZAIOLA SARIA (1992)
Garai
ilunetan argia ekarri zuten horiek omentzeko Argizaiola saria eman zioten Jon
Bilbao ikerlari eta idazleari estreinakoz 1992an. Ordutik, urtero banatu du
saria Durangoko Azokak. Azokaren sortzaileek jasoko dute aurten.
- KARPA (1996)
Espazio
arazoak izan zituen azokak bere ibilbidean zehar. Gero eta jende gehiago
biltzen zen, eta horrekin batera hazten zen eskaintza ere. Bai kulturala, eta
baita euskarriena ere. Teknologia berriak tokia hartzen hasi ziren liburu eta
diskoen plazan. Eta 1996an 3.000 metro koadroko karpan egin zen ekitaldia, Durangoko
probaleku zaharrean. Karpa horrek eman zion aterpe 1997tik 2003ra bitarte.
- LANDAKO (2003)
Azoka gunea
eraikitzeko egitasmoa abian jarri zuen Durangoko Udalak 2000. urtean, eta
2003an inauguratu zen 3.750 metro karratuko Landako erakustazoka. Bestelako
aukerak ematen zituen eraikinak, eta egitaraua zabaltzeko bidea ere eman du.
2006an munduko hizkuntza gutxituen esperientziak ezagutzeko herrialdeak
gonbidatzen hasi zen azoka urtero. Finlandiarrak, katalanak, kurduak eta
okzitaniarrak izan dira, askoren artean, Durangon. Aurten ez da herrialde
gonbidaturik egongo, ordea. Barrura begira jarri dira antolatzaileak 50.
urteurrenean, eta Euskal Herria bera bihurtuko dute gonbidatu.
- AHOTSENEA (2008)
Liburuak eta
diskoak zeuden lekuan liburuak eta diskoak sortzen dituztenei ere leku bat
eskaintzea pentsatu zen 2008an. Sortzaile eta hartzaileen arteko harremana
indartzeko,Ahotsenea gunea jarri zen estreinakoz. Izan zuen
arrakastak errotu egin du gunea. Aurten, 120 emanaldi bilduko ditu Ahotseneak.
14-15. GUNE
BERRIAK (2011)
Gutxira
sortu ziren bestelako eremuetako sortzaile eta hartzaileen arteko harremana
estutzeko guneak: zinema oinarri duen Irudienea;
antzerkirako, Szenato-kia; Kabi@, teknologia berrien
saretzerako; eta haurrentzako Saguganbara, besteak beste. Gune
berri horien eraketarekin, Durangoko Liburu eta Disko Azoka zena Durangoko
Azoka bihurtu da, euskal kulturaren plaza, alegia.
16. GOGOETEI
TOKI (2014)
Euskal
kulturaren eztabaida askoren testigua izan da Durangoko Azoka urte luzez.
Solasaldi horiek guztiak korridoreetatik gune ofizial batera eramatea izan da
azokaren azken lana. Iaz estreinakoz egin zen Gogoetaren plaza deiturikoa.
Jakin aldizkariarekin elkarlanean antolatu dute aurtengoan gogoeta gunea.
2015/12/03
EUSKALDUN BERRIA KALEA
Euskaldun berria kalea
2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur, urtero bezala, abenduaren 3an. Aurten, euskaldun berriei zuzendutako aitorpena egin nahi izan da.
Euskaldun berria kalea euskaldun berri diren guztiei eskerrak emateko ekimena da. Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek denoi ahalbidetzen digute gure hizkuntza erabiltzen jarraitzea. Etxean, lanean, lagun-artean eta kalean. Kalean, batez ere.
Kalean euskaraz mintzatzera animatzeko ordua da. Berritasuna aberasgarria delako pertsonontzat, hizkuntzentzat. Ikasi, motibatu, ausartu, hobetu, ezagutu eta hitz egitea erabakitzeak duen balioa kalkulaezina da.
Euskaldun berriak gure hizkuntza eta gure bizimodua berritzen duten euskaldunak dira, euskararen taupada dira, eta kalea beraiena da. Horregatik, kalea eskaini nahi diegu.
Video Player
00:00
2015/12/02
ABENDUAREN 3AN EUSKARAREN EGUNA
EUSKARAREN EGUNA
"Hiru hilabetean ikasi nuen euskara, arin-arin"
Ostegunean izango da Euskararen Eguna, abenduaren 3a,
eta, urtero legez, hainbat ekitaldi egingo dituzte erakunde, elkarte eta
herritarrek. Egun horren harira, bideo bat argitaratu du Ondarroako Udaleko
Euskara Batzordeak. Bertan, hainbat immigrante bildu dituzte, lehenik jatorrizko
hizkuntzan hitz egiten, eta gero, euskaraz noiz, nola, zergatik ikasi zuten
azaltzen.
https://www.youtube.com/watch?v=C8CLoMb9a0g&feature=player_embedded
http://www.berria.eus/albisteak/117278/hiru_hilabeten_ikasi_neban_euskeri_arin_arin.htm
2015eko abenduaren 1a
Bilera bukatutakoan, saioa eman genuen.
SAIOAN LANDUTAKOA
- Bileran aipatutakoak, azaroan bidalitako mezuetako esaldiak eta 2015eko azaroaren 25eko bileran aipatutakoak zuzendu, egokitu edo euskaratu
- Reglamento de régimen interior: bane-araudi,
barne erregelamendu
- Gerocultor: gerokultore
- Sujeción: euskarri (oheko euskarri)
- Barra protectora de cama: oherako barra-babesle
- Infracción administrativa: administrazioko arau-hauste, arau-hauste administratibo
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)