ezeztatu

2017/11/21

azaroaren 27tik abenduaren 1era 5 EGUN EUSKARAZ!



Ikusi bideoa




AZAROAREN 27TIK ABENDUAREN 1ERA
5 EGUN EUSKARAZ.



Abenduaren 3an euskararen eguna datorrela eta, zertxobait egin nahiko genuke. Zer iruditzen zaizue euskarari tarte bat irekitzea?
5 EGUN EUSKARAZ ekimenaren bidez, tarte bat ireki nahi diogu euskarari gure artean.
Bakoitzak nahi duena: inork inori zer eta zelan egin behar duen esan gabe.
ZER?
3 rol proposatzen dizkizuegu (ikusi bideoa)
Ahobizi
Euskaraz egingo diote ulertzen duenari.
Belarriprest
Euskaraz ulertzen dute eta, zenbaitetan, baita erantzun ere.
Bihotzgoxo
Utilizo lo poco que sé.

NOIZ?
Azaroaren 27tik abenduaren 1era
NON?
Bulegoan, kafelekuan, gure artean…
NOLA PARTE HARTU?
Jarri pegata eta animatu!
Pegatak eskatu Kontrol Atalean edo Berrikuntza eta Sistemen Atalean
Nahi duzuna izan eta bizi… 5 EGUN EUSKARAZ!


2017/11/16

2017ko azaroaren 10eko saioa

Errepasatutakoak



Arreta goiztiarra
Etxebizitza komunitarioak
Autobabes plana
Irisgarritasuna
Esku-hartzea (esku hartu)
Atzera egin
Atzera egindakotzat jo / hartu (dar por desistido)
Atzera egindakotzat jotzeko Foru Agindua
Entzunaldi-izapidea: trámite de audiencia
Autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiria
Jaso-agiria

Jakingarriak

Berrikusi: revisar
Eguneratu: actualizar
Gelak: estancias

 Nola esan
A demanda: eskatu ahala, eskaeraren arabera
Rechazar: ukatu, ez onartu ( uko egin)

Kontuz!
EZ     Aldaketarik egitekotan guri jakinarazteko esan diegu Ikusi
BAI   Aldaketarik eginez gero, guri jakinarazteko esan diegu

EZ    Egindako bileran aipatu ziguten baita ere... Ikusi
BAI  Egindako bilera aipatu ziguten, era berean / halaber...



2017/11/09

2017ko azaroaren 3ko saioa

Berriro ere euskaraz kontrolatuz!!!!!!!!!!!!!

 

Hona hemen saioan errepasatutako hitzak:

Ahaldundu: empoderar
Plaza hutsik edo bete gabe geratu: quedar desierto/a
Inklusioa: inclusión
Igogailu geldoa: elevador
Su-itzalgailua: extintor
Berrerortzea: reincidencia 
Desgaitasuna: discapacidad

Jakingarriak:
Zelan esaten da... "dale al interrupor"?
Etengailuari eragin!!!
 Etengailuari eragin dio eta bonbilla piztu da

Kontuz!
EZ Jaso du isuna eta guzti Ikusi
BAI Isuna ere jaso du

Zerrendaren gorenean

 Erlazionatutako irudia

Mantentze-lanak
Zehapen espedientea
Lanaldia