Egin klik eta mundua irekiko zaizu!
ezeztatu
2018/11/13
2018/10/17
EUSKARALDIA ate joka
Hasi dugu ikasturte berria eta...
Kontrol Ataleko ERAMIa berriro ere euskararen sustatzaile!
Gure Iñigo "zorrotzak" ere jarri du mingaina dantzan:
Egin klik hemen.
Kontrol Ataleko ERAMIa berriro ere euskararen sustatzaile!
Gure Iñigo "zorrotzak" ere jarri du mingaina dantzan:
Egin klik hemen.
2018/06/22
IKASTURTE AMAIERA
Bukatu zaigu ikasturtea.
Orain oporrak hartu, indarberritu eta datorrenerako prest!!!
Datorrenerako hemen ditugu:
HELBURUAK
EUSTIRALAK: BALORAZIOA
Agurrr!!!!!!!!!!!!!
Orain oporrak hartu, indarberritu eta datorrenerako prest!!!
Datorrenerako hemen ditugu:
HELBURUAK
EUSTIRALAK: BALORAZIOA
Agurrr!!!!!!!!!!!!!
2018/06/08
2018/05/21
EUSTIRALA: FRANTZIA
Hainbat kontu azaldu dizkigu Lourdesek. Oso interesgarriak guztiak!!!!
Frantziako ubidean bidaiatu dugu...
Frantzian ez dago hizkuntza bakarra!!!
Ardoa dastatu dugu...
Eta foie, bloc eta pâtearen arteko aldea bertatik bertara ikusi dugu.
Zer erosiko duzue hurrengoan???
Nik foiea, zalantza barik!!!
Frantziako ubidean bidaiatu dugu...
Frantzian ez dago hizkuntza bakarra!!!
Ardoa dastatu dugu...
Eta foie, bloc eta pâtearen arteko aldea bertatik bertara ikusi dugu.
Zer erosiko duzue hurrengoan???
Nik foiea, zalantza barik!!!
2018/05/11
2018ko maiatzaren 11ko saioa
Gaurko saioan euskararen erabilera sustatzeko PRAKTIKA ONAK adostu ditugu.
Blogean dagoen HIZTEGIA erabilgarriago izango dugu aurrerantzean (deskargatzeko aukera)
ESTILOAri erreparatu diogu. Blogean dugu Egokitasuna izeneko etiketan
Blogean dagoen HIZTEGIA erabilgarriago izango dugu aurrerantzean (deskargatzeko aukera)
ESTILOAri erreparatu diogu. Blogean dugu Egokitasuna izeneko etiketan
2018/04/26
EUSTIRALA: TXAKOLIN EGUNA
EUSTIRALA: euskaraz mintzatzeko tartea
Hil
honetako EUSTIRALA
TXAKOLIN EGUNA
Txakolina
egiteko prozesuari buruzko azalpenak entzun ondoren, dastatzeko aukera izango
dugu.
Eguna: apirilak 20
Tokia: erabilera anitzeko gela
(multiusos)
Ordua: 13:30
2018/03/14
EUSTIRALA: KAFE-SOLASALDIA
Martxoaren 16an
EUSTIRALA
Hilean ostiral batean, euskaraz mintzatzeko tartea
NOIZ:
martxoaren 16an 13:30ean
ZER:
KAFE-SOLASALDIA
NON:
erabilera anitzeko gelan (multiusos)
Bideo labur parea ikusi eta
solasaldia
Zatoz zeu ere!
2018/02/23
2018ko otsailaren 16ko saioa
Hau, hori, hura: erakusleak, ideiak lotzeko lagun

- Kontzeptuak behin eta berriro ez errepikatzeko
- Esaldi luzeegiak zatitu eta ulergarritasuna irabazteko
- Lehenago esandako kontuei erreferentzia egiteko edo ondoren datozenak aurkezteko
Kasu horietarako guztietarako oso baliagarriak dira erakusleak. Baina noiz ibili zein?
Gertutasunaren arabera, hiru gradutan bereizten dira
erakusleak:
Singularra
|
Plurala
|
|
1.gradua
|
Hau, honek, honi, honen
|
Hauek, hauek, hauei, hauen
|
2.gradua
|
Hori, horrek, horri, horren
|
Horiek, horiek, horiei, horien
|
3.gradua
|
Hura, hark, hari, haren
|
Haiek, haiek, haiei, haien
|
Graduaren arabera, honako funtzioak bereiz ditzakegu:
1. graduko erakusleak:
(HAU, HONEK, HONETAN…)
a) Ondotik datorren informazioari erreferentzia egiteko. Adib.:
- Baimena lortzeko honako baldintza hauek bete behar dira: Durangoko elkarte bateko kide izatea, 18 urtetik gora edukitzea…
- Dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte HAZen: NANaren fotokopia, eskabide-orria…
b) Testuaren gai orokorrari erreferentzia egitea. Adib.:
- (Ordenantza baten barruan) Ordenantza honen xedea hiri-bideen erabilera arautzea da.
- (Testu osoan Durango Alokairua programari buruz gabiltzanean) Programa honetan etxea alokatu gura duten herritarrek eta etxeen jabeek parte har dezakete.
2. graduko erakusleak: (HORI, HORREK, HORRETAN…)
Arinago idatzi ditugun idatzitako kontzeptuei erreferentzia egiteko. Adib.:
- Berdintasun Planaren diseinua egiteko parte-hartzean oinarritutako prozesu bat landu dugu eta prozesu horretan egindako lanarekin txostena osatu dugu.
- Ordaindu beharreko zenbatekoa dagokion Ordenantza Fiskalean jasoko da. Ordainketa hori gauzatzeak ez du esan nahi ibilgailuak gune berean aparkaturik segi dezakeenik, aitzitik, berehala kendu beharko da handik.
3. graduko erakusleak: (HURA, HAIEK, HAREN…)
Testuan lehenago esandako kontzeptua urrun gelditu zaigunean. Adib.:
- Jaiak prestatzeko lehen batzarra martxoaren 2an izan zen. Batzar hartan, iazko San Faustoen balorazioa irakurri eta lehen proposamenez berba egiten hasi ginen.
- Azterketariak esandako baldintzak betetzen ez baditu, epaimahaiak baztertutakoen zerrendan sartuko du hura.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)