ezeztatu

2019/02/06

KOMA BATEN GARRANTZIA





“Ez bidali etxera"
Horiexek izan ziren Errusiako Auzitegi Goreneko epailearen mezua osatzen zuten hiru hitzak. Hiru hitz, hiru baino ez, errugabe baten askatasuna galarazi eta hil arteko zigorraldia ezartzeko idatziak.
Izenez ezagutzen ez dugun idazkari batek jaso zuen ofizioa. Espero zuen; bazekien Auzitegi Goreneko epaileak nekez utziko zuela Ilych Ulyanov presoa kalera ateratzen. Baina gizon horrek kalean behar zuen... eta idazkariak hitz bat ere aldatu gabe, zerbait aldatu zuen.
Vladimir Ilych Ulyanov presoa gartzelatik atera zen. Izatez, hau izan zen Auzitegi Gorenetik heldu zen mezua... Hiru hitz, hiru baino ez... eta koma bat:
"Ez, bidali etxera"

EZ DA GAUZA BERA!

Zer moduz, Jon?
Zer moduz Jon?
Animo gutxi geratzen zaigu ostiralera iristeko.
Animo, gutxi geratzen zaigu ostiralera iristeko.

BIZITZEN JAKIN


Bizitzen jakin
Ez dakit… gure bizitza laburra ote den
edo luzeegia.
Baina ongo dakit
bizi dugun deusek ere ez duela zentzurik
pertsonen bihotza ukitzen ez badugu.

Maiz, izatea aski da:
babesten duen altzoa,
inguratzen duen besoa,
adoratzen duen hitza,
errespetatzen duen isiltasuna,
kutsatzen den poza,
isurtzen den malkoa,
laztantzen duen begirada,
asetzen duen irrika,
bihotz ematen duen maitasuna.

Eta hori dena ez da beste munduko gauza,
baina zentzua ematen dio bizitzari:
horri esker bizitza ez da ez laburra ez luzeegia,
baizik eta bizia,
egiazkoa, garbia... dirauen bitartean.