ezeztatu

2019/11/27

ITZULTZAILE AUTOMATIKOAK

Erabilgarri dago Elhuyarren itzultzaile automatiko eleaniztuna

Itzultzailea.eus doan da, bost hizkuntzatan dabil, eta ordenagailuetarako eta mugikorretarako egokitu du.



 Elhuyarrek adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako teknologia hartu du oinarri, eta, euskaraz gain, espainiera, frantsesa, katalana eta galegoa dakizkien itzultzaile automatiko bat garatu du. Itzultzailea.eus webgunean erabil daiteke, edo aplikazioa mugikorrera deskargatuta.

Probatu eta aukeratu:

a) Elhuyarrena: https://itzultzailea.eus/eu/itzultzailea

b) MondragonLingua: https://www.batua.eus/

c) Jaurlaritzarena: https://www.euskadi.eus/itzultzailea/

2019/11/22

Zaharregia, txikiegia agian.


“Euskara, Euskal Herria, agian, zaharregia, txikiegia da gaur egungo garaietarako, baina azken finean, euskaldunok munduari begiratzeko modu jakin bat eskaintzen dugu, bizitzeko eta sentitzeko modu bat”



Munduari begiratzeko

Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.

Pagoak ukitzeko modu bat,
azalak irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.

Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko modu bat,
amets egiteko modu bat.

Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian,
agian.

Kirmen Uribe