Zer da zure bizitzan
garrantzitsuena etxetik ateratzen zarenean? Pentsatu, zer behar duzu gehien?
3 elementu hauek:
- Giltzak
- Diru-zorroa
- Telefono mugikorra
Seguru ez zarela inoiz kalera
joan biluzik joan, ezta? Edo ortozik? Ziur ezetz! Ba nire trikimailuekin, gauza
hauek ere ez zaizkizu inoiz ahaztuko.
Zer egin 3 elementu hauek ez
galtzeko?
- Etxean, beti toki berean utzi. Bereziki
giltzak eta diru-zorroa, etxean normalean ez dituzulako erabiliko. Toki
hori etxeko irteeratik hurbil egon behar da.
- Etxetik ateratzen zarenean, praketako poltsikoan
eraman. Zurekin sentitu behar dituzu. Poltsan edo jakan eramaten baduzu,
zailago ahaztu edo galduko dituzu. (Baii, badakit, neskon kasuan arazoa
dela poltsikorik ez ohi dugula gure praketan (edo txikiegiak dira, praka
estuak badira) eta gure poltsa edo jakari ez diogula uko egin nahi).
Baina, benetan buruhauste asko aurreztuko ditugu poltsikoan eramateko
ohitura hartuz gero. Hankako poltsikoetan eramanez gero, bakarrik hiru ukitu
(toke) emanez, jakingo duzu behar-beharrezkoa daramazula. Automatismo bat
sortuko duzu. Inkluso ahaztuz gero, laster batean konturatuko zara zerbait
faltan duzula. Alternatiba bezala, gazteok gerriko poltsa eramaten dugu
(batzuetan sorbaldatik eskegita edo sorbaldatik gorputzaren beste aldera
gurutzatua). Poltsa hau txikia izan behar da, eta gorputzarekin kontaktu
zuzenean.
- Kolore deigarriak eduki (fosforitoa posible bada).
Saiatu mugikorra eta diru zorroa erabat beltzak edo ilunak izan ez
daitezen. Eta tartekatu kolore bat kontraste egiteko. Pegatina edo pintura
pixka batekin nahikoa izan daiteke. Horrela, errazago aurkituko dituzu.
- Giltzen alternatiba eduki, hau da,
etxeko ate nagusiko giltzaren kopia. Alternatiba hori ez da beste pertsona
baten menpe egon behar. Zuk zeuk eskura izan behar duzu. Batez ere, etxean
zuk bakarrik bizi bazara. Arazo handiena izaten da, etxeko atea giltzarik
gabe itxi ahal direla. Beraz, barruan uzten baduzu, ezin zara sartu.

Batzuetan giltzaren kopia bat uzten diogu gure konfiantzazko norbaiti: auzokide
edo familiako bati, gugandik hurbil bizi badira, hori bai. Alternatiba ona izan
daitezke, sarrailagileari deitu behar ez izateko. Baina konfiantzazko pertsona
horren menpe egongo gara eta bere laguntza eskatu beharko diogu.
Baina imajinatu presaka zoazela, etxetik atera eta zerbait utzi duzula
etxean, tartean giltzak. Ez duzu denborarik giltzaren kopia duenari deitzeko
(pentsa hegazkin bat hartu behar duzula). Edo imajinatu goizeko ordu txikietan
heldu zarela zure etxera, eta ez duzu zure auzokide edo senidea molestatu nahi,
ezta?
Beno, ba alternatiba onena da giltzaren kopia bat gordetzea, ezkutatuta,
etxetik hurbil. Inork ez du ikusi behar hor dagoela, bakarrik zuk eta zure
konfiantza duten horiek. Giltz hori zirrikitu batean egon daiteke, baina
inguruan inolako seinalerik gabe. Giltza ez da ikusi behar, haria baizik. Hala,
haritik tira eginez giltza ateratzeko moduan egon behar da. Ezin baduzu zure
eskaileran utzi, orduan garajean edo atarian egon daiteke. Kasualidadez ere norbaitek
topatuko balu ere, ez utzi inolako pistarik giltza hori nongoa den jakin
dadin!!
Iturria: Gaztezulo
Eta zuk? Zer egiten duzu?