ezeztatu

2021/11/24

Euskera hobetzen: mantendu

 

Kontuz mantendu aditzarekin.

Euskaraz “mantendu” aditzak adiera hauek ditu.

1)     Elikatu, mantenua eman

2)     Norbait edo zerbait egoera berean iraunarazi.

Beraz, zaindu erabilera, kasu hauetan bezala:

Bere hitza mantendu zuen…

Bere hitzari eutsi zion.

Ministroak sindikatuekin elkarrizketak mantendu ditu………

Ministroak elkarrizketak izan ditu sindikatuekin.

Familia mantentzeko diru asko behar da gaur egun (elikatzeko).

 

 



Koronabirusa dela eta, distantzia mantendu….

Koronabirusa dela eta, distantzia gorde…

Koronabirusa dela eta, zaindu tartea…

 

2021/11/12

ARTIKULUA: LAPURRETAK

 

Lapurretak

Donostiako denda batean, honako hau dioen txartela jarri dute —gazteleraz— erakusleihoan: «Lapurretara bazatoz, zure argazki polit bat argitaratuko dugu gure sare sozialetan. Grabatzen ari gara». Pandemiaren aurkako neurriak arindu direnetik izugarri igo omen da lapurreta kopurua. Eta dendari horrek mehatxuaren bidea hartu du. Tximetaraino dago nonbait lapurretez. Eta harriturik, kameren bidez lapurretan harrapatu dituztenen ezaugarriez: betiko bezeroak, ustez konfiantzazkoak, 50 urtetik gorakoak, emakumeak gehienak... Denda txikia da mehatxu-txartela jarri duena. Erakusleihoan grabaturik, «Denda txikietan erosteak handi egiten zaitu» irakur daiteke...

Sare sozialek ez dute mugarik. Borroka bat sor daiteke, amaierarik gabea. Imajina dezaket bezero bat, bere argazkia sare sozialetan ikusi duena, mendekua hartuz, eta dendaren argazkia ipiniz, honako leloarekin: «Zure prezioen handiak txiki-txiki egingo zaitu».

Ez dakit nik zer den legezko eta zer ez. Zer den bidezko eta zer ez. Horrelakoetan, oroimenak atzera egiten dit, eta gogora ekartzen, duela hogeiren bat urte edo, Donostia inguruan, errepide baten ertzeko baratza bazterrean zegoen txartel hura: «Ez lapurtu, mesedez». Nola lapurtuko diozu ba, xalotasun horrekin eskatzen dizunari!

Andoni EgaƱa

Berria, 2021eko azaroak 11

2021/11/04

PASARTEA: Hizkuntza-eskakizunak

2014ko artikulu bat da. 

Eztabaidarako aukera ematen du. Animatzen bazarete… 

Hizkuntza-eskakizunak

 Azken hiru urteotan ETBko oposaketetan buru-belarri ibili naiz. Kritikatzeko mila kontu egongo dira, baina badago oso ondo egin den eremu bat ere: kazetari izatea bai, baina euskarari buruz ez zaigu inolako agiririk eskatu. Ez PL2, ez EGA ez ezer. Eta geroz eta konbentzituago nago, administrazioa eta beste hainbat esparru euskalduntzeko probetan egiten ari garen akatsetako bat hizkuntza-eskakizunetan dagoela.

 Gure kasuan, lehenengo egunean, proba hasi berritan alde egin zuen neska batek. Burgos edo Kantabria aldeko kazetari bat zen, nonbaiten oposaketa-deialdia ikusi eta izena eman zuen. Gero, probako zati bat euskaraz zela konturatzean, jaiki eta alde egin zuen. Neska agian haserretuko zen, inork ez ziolako esan euskaraz jakin behar zela. Baina hala zen: TVEn espainol-agiririk eskatzen ez den legez, ETBn ere ez zen euskara-agiririk eskatu. Ez zegoen beharrik. 

 Osorik irakurtzeko: http://aitxu.blogspot.com.es/

 Gozatu sarean euskaraz