ezeztatu

2022/02/28

ERGATIBOAK AXOLA DU

 Ergatiboa? zer da ergatiboa? Ba, ikusi Greenpeacek pasa den ekainean egin zuen ekintza batean atera zuen pankarta eta ulertuko duzu...


 Ergatiboa NORK dugu, eta ergatiborik gabe ezin dugu JAN, EDAN, ERAMAN, EKARRI, KORRIKA EGIN, IKUSI, ETZUN..... gauza askotarako behar dugu ergatiboa!!!!

OZEANOEK AXOLA DUTE!!! eta.... ERGATIBOAK ere  AXOLA DU!!!!
 

"K" ergatiboari egindako elkarrizketa:


 

2022/02/16

WORLDLEH: euskarazko joko arrakastatsuen olatura batu den azkena

Agerian gelditu da azkenaldian euskarazko jokoek duten arrakasta. Egunean Behin, Berbaxerka, Wordle eta WorldlEH dira horren adibide. Sareetan bolo-bolo dabiltza, eta erabiltzaileak pozarren daude euskaraz jolasteko parada dutelako.


 Kasu honetan, Euskal Herriko herriak eta hiriak dira protagonista. Erraza da: pantailaren erdian Euskal Herriko herri edo hiriren baten mapa agertzen da, muga egiten duen beste herri eta hirien erlieberik gabe. Zer egin behar da? Mapa hori zein herri edo hiriri dagokion asmatu, eta horretarako zazpi saiakera ematen ditu. Lehen aukera jartzean, gainerako saiakeretan emaitza gehiago findu ahal izateko hiru pista ematen ditu: asmatu behar den herri edo hiri hori erabiltzaileak jarri duenetik zenbat kilometrora dagoen, zein norabidetan duen distantzia hori, eta ehunekotan zenbat gerturatu den.

Sartu hona eta zorte on!!!

2022/02/08

ITZULTZAILE NEURONALA

 

Orain beste funtzio bat gehitu diote Itzultzaile Neuronalari: ahotsa ezagutzearena. Horretarako nahikoa duzu testu bat ahoskatzea (hori bai, momentuz, laburra izan behar du, 15 segundukoa, gehienez); eta berahalako batean txertatuko dizu transkripzioa itzuli beharreko testuan. Ondoren, “Itzuli” botoia sakatu eta behean azalduko zaizu itzulita.

Edozein kasutan, oraindik hobetu beharra dago, ez baititu testu idatziak bezain ondo itzultzen.

Egizu proba.

2022/02/03

EUSKARARI BURUZKO AURREIRITZIAK

 

Ikusi aurkezpena
https://view.genial.ly/61fb9aee20aad4001bea7c9c/presentation-presentacion-basica

ARTIKULUA: EUSKARA ZAILA

                Epaile batek arrazoia eman dio kaleratutako bitarteko funtzionario ohi bati, euskara «zaila» dela     argudiatuta. Irakurri artikulu osoa Berrian

 

 Begira zer dioen Txerra Rodriguezek Garaigoikoa izeneko bere blogean. Gogoeta osoa hemen. Bertatik atera dugu tartetxo hau:

 

Euskara hizkuntza zaila da

Munduko hizkuntza guztiak, beren oinarrian eta egituran, berdinak dira. Ikusten, sumatzen eta gozatzen edo sufritzen dugun aniztasuna eta ezberdintasuna, azken batean, azaleko kontu bat besterik ez da. Baina egia da, ezin ukatu, guri errazagoa egiten zaigula hizkuntza bat ikastea beste bat ikastea baino.

Adibidez, errazago ikasiko genuke katalana nepalera baino. Hori ez da, ordea, katalana berez errazagoa delako nepalera baino. Indiako herritar batek ziur asko nepalera errazago ikasiko luke katalana baino. Errazago edo zailago bihurtzen duena abiapuntua da. Guretzat katalana erraz samarra izan liteke gaztelaniaz badakigulako eta hizkuntza horiek elkarren hurbilekoak eta antzekoak direlako. Indiakoarentzat, berriz, katalana oso arrotza izanen da, eta oso zaila gertatuko zaio. Euskara, beraz, ez da berez beste hizkuntzak baino zailagoa, baina zaila egiten zaio gure inguruko erdaldunei beren abiapuntuko hizkuntzak, normalean gaztelania edo frantsesa, oso ezberdinak direlako.

Bideoa

 


Euskara euren kabuz ikasi duten atzerritarrak, Tribuaren berbak-en