ezeztatu

2023/12/01

LEHIAKETA

GUGGENHEIMERAKO SARREREN IRABAZLEA...


ENIF GARCIA TORRENTE

 

ZORIONAK GUZTIOI!!!

UGASKOKO LEHIAKETA

GUZTIRA 83 PARTE-HARTZAILE

1. SARIA: SEASKAKO EGUTEGIA

2. SARIA: KIROL BOTILA

SARIDUNAK 

UGASKO 5: HIART BALZISKUETA eta AINHOA SAUTUA


UGASKO 3: IÑIGO GARATE ETA SARAY GEREDIAGA



SOLUZIOAK

 1. HIEROGLIFIKOA








Soluzioa: BIZI

 ________________________________

2. IGARKIZUNA


 

 

 

 

 

Soluzioa: OIHARTZUNAK 

 ________________________________

3. ONOMATOPEIA


 

 

 

 

 

Soluzioa: TXOR-TXORRA

2023/11/15

IKUSGELA

 

Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

 

 

Azalpen bideoen proiektua da Ikusgela. Helburu didaktikoa duten bideoak egitea da asmoa, euskarazko jakintza librea sortzeko eta jendarteratzeko. 

Pedagogia modu erakargarrian egin nahi dugu eta, horretarako, narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak erabiltzen ditugu, tonu freskoarekin.

Jakintza librean sinesten dugulako eduki guztia lizentzia librean sortzen da eta Wikipedia osatzeko erabiltzen da.

 

2023/10/18

Eta zertarako balio du euskarak?

 

Zeratarako? Bada…ni neu izateko, gu-geu izateko, beste ezertarako ez! Ez da gutxi!

“Ni naiz”, diot, esan.

Neure buruan: “ni naiz”.

Izan, naizelarik, izan, naizenean.

Naizela diot, naizela diotsut.

Baina… “yo soy” badiot,

nire baitan “ni naiz”elako da.

Ahotan “yo soy” hartuta,

“Yo soy” edota “I am”,

honetara zein hartara esanda ere,

ingelesez edo arameoz,

berdin berdin, “ni naiz”elako da, izan.

 

https://zuzeu.eus/euskara/eta-zertarako-balio-du-euskarak/

2023/10/06

PRIMERAN

PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria

 Euskal edukiak denentzat eskuragarri jarriko dituen plataforma digital berria. Hala definitu du EITBk Primeran plataforma. Azkeneko bi urteetan horretan aritu dira lanean, eta martxan dago plataforma. «Euskara eta euskal edukiak zabaltzeko filosofiarekin jaio da, mundura zabalik dagoen euskal leiho berria izateko», azaldu du EITBk. www.primeran.eus webgunean erabili ahal da, eta plataformaren aplikazioa deskargatu daiteke telebista konektatu gehienetan eta telefonoetan —Google Play eta iOS gailuetako dendetan deskarga daiteke, doan—. Hain zuzen ere, doakoa da Primeran plataforma. Edukiak ikusteko, dena den, erregistratu beharra dago.

Ohiko galderak 

 


2023/03/15

EGUNGO EUSKARAREN HIZTEGIA

 

Ibon Sarasolaren ‘Egungo Euskararen Hiztegia’, euskara modernoaren zehatzena, online dago

Hamabost urteko lan isilaren emaitza da Ibon Sarasolaren ‘Egungo Euskararen Hiztegia’ (EEH), UPV/EHUko Euskara Institutuak aurkeztu duen proiektu erraldoia. Online kontsulta daitekeen euskara-euskara hiztegi honen dimentsioez jabetzeko: paperean argitaratuko balitz, 30 bat liburuki beharko lituzke.

 Lotura honetan zuzenean kontsulta daiteke. 

 Biblioteca Koldo Mitxelena de la Universidad del País Vasco (campus de  Álava) | AROVITE

2023/02/27

MENDIA

 Mendiari eskainitako kanal digitala martxan jarri du BERRIAk.

Albisteak, ibilbideak eta proposamenak bilduko dituzte.

https://www.berria.eus/mendia/