Abenduaren 3an Euskararen Eguna dela medio, Foru
Liburutegian euskararen liburu zuri erraldoia prestatu da, guztion ekarpenaz
beteko dena.
Animatu eta parte hartu!
Foru Liburutegiko Zero Solairuan, 9:00etatik, 20:30ak arte
ezeztatu
2013/11/28
2013/11/14
SINADURA ELEKTRONIKOA JARTZEKO PAUSUAK
SINADURA ELEKTRONIKOA
JARTZEKO PAUSUAK
Sinadura aldatzeko
jarraitu behar diren urratsak
1)
"Gurekin euskaraz” logoa gure ordenagailuan
gordeko dugu “Liburutegiak” izeneko karpetan “Irudiena” adibidez.
2)
Outlookera joko dugu eta mezu elektroniko berri bat irekiko
dugu ( “mezu elektroniko berria”)
3)
Goiko menuan; “mezua” fitxan “sinadura” bilatuko dugu.
Bertan sakatuz gero “Sinadurak....” aukeran egingo dugu klik.
4)
Agertzen zaigun pantailan “ Berria” aukeratuko dugu
eta automatikoki izen bat eman beharko diogu sortuko dugun sinadura berri
horri. Gero “ados” sakatu.
5)
“Editatu sinadura” jartzen duen laukian, klasean
erabaki dugun testua idatziko dugu:
Urlia
Sandia Berendia
Kontrol
Atalako teknikaria
Ikuskapen
eta Kontrol Zerbitzua
Gizarte
Ekintza Saila
6)
Testua idatzi ondoren, hurrengo botoia sakatuko dugu:
7)
Aldez aurretik gordetako karpetan bilatuz gero,
“Gurekin euskaraz” argazkia hautatuko dugu.
Nahi duenak testua zentra
dezake Word testu batean bezala, ohikoak diren alineatzeko botoia sakatuz.
8)
Pantaila berean, eskuineko partean, “aukeratu sinadura
lehenetsia” jartzen duen lekuan aukeratuta utziko dugu egindako sinadura hau.
Izan ere, izenak esaten duen bezala, lehenetsia geratuko da eta mezu berri
guztietan agertuko zaigu. Ez baldin badugu lehenetsia utzi, orduan (bat ere ez)
klikatuko dugu. Era berean, pertsona baten e-mailak erantzuten ditugunean edo
birbidaltzen ditugunean gure sinadura agertzea nahi izanez gero (erantzunak/bidalketak)
honi dagokion laukitxoa beteko dugu.
9)
“ados” sakatu eta listo!
2013/11/11
SINADURA ELEKTRONIKOA
Mezu elektronikoak bidaltzen ditugunean azpiko aldean jartzen dugun sinadura euskaraz jarriko dugu. Horrez gain, "Gurekin euskaraz, nahi baduzu" logotipoa erabiliko dugu hartzaileari euskaraz erantzuteko erraztasuna emateko.
Hona hemen aldundiko organigramaren arabera, atalaren kokapena:
GIZARTE EKINTZA SAILA
ADMINISTRAZIOAREN ETA PLANGINTZAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA
IKUSKAPEN ETA KONTROL ZERBITZUA
KONTROL ATALA
Jarraian, ataleko lanpostuak:
- Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuko burua
- Kontrol Ataleko burua
- Goi Mailako teknikaria
- Teknikari ertaina
- Arkitekto teknikoa
- Kudeaketako administraria
Sinadura elektronikoan "Gurekin euskaraz, nahi baduzu" logotipoa:
Jarraian, aukera batzuk:
Urlia Sandia Berendia
Kontrol Ataleko teknikaria
Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua
Gizarte Ekintza Saila
Bizkaiko Foru Aldundia
Urlia Sandia Berendia
Kontrol Ataleko administraria
Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua
Bizkaiko Foru Aldundia
Tel.: 123456789
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)