ezeztatu

2013/11/14

SINADURA ELEKTRONIKOA JARTZEKO PAUSUAK



SINADURA ELEKTRONIKOA JARTZEKO PAUSUAK
Sinadura aldatzeko jarraitu behar diren urratsak

1)      "Gurekin euskaraz” logoa gure ordenagailuan gordeko dugu “Liburutegiak” izeneko karpetan “Irudiena” adibidez.

 


2)      Outlookera joko dugu eta mezu elektroniko berri bat irekiko dugu ( “mezu elektroniko berria”)

3)      Goiko menuan; “mezua” fitxan “sinadura” bilatuko dugu. Bertan sakatuz gero “Sinadurak....” aukeran egingo dugu klik.

4)      Agertzen zaigun pantailan “ Berria” aukeratuko dugu eta automatikoki izen bat eman beharko diogu sortuko dugun sinadura berri horri. Gero “ados” sakatu.

5)      “Editatu sinadura” jartzen duen laukian, klasean erabaki dugun testua idatziko dugu:

Urlia Sandia Berendia
Kontrol Atalako teknikaria
Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzua
Gizarte Ekintza Saila


6)      Testua idatzi ondoren, hurrengo botoia sakatuko dugu:





7)      Aldez aurretik gordetako karpetan bilatuz gero, “Gurekin euskaraz” argazkia hautatuko dugu.
Nahi duenak testua zentra dezake Word testu batean bezala, ohikoak diren alineatzeko botoia sakatuz.

8)       Pantaila berean, eskuineko partean, “aukeratu sinadura lehenetsia” jartzen duen lekuan aukeratuta utziko dugu egindako sinadura hau. Izan ere, izenak esaten duen bezala, lehenetsia geratuko da eta mezu berri guztietan agertuko zaigu. Ez baldin badugu lehenetsia utzi, orduan (bat ere ez) klikatuko dugu. Era berean, pertsona baten e-mailak erantzuten ditugunean edo birbidaltzen ditugunean gure sinadura agertzea nahi izanez gero (erantzunak/bidalketak) honi dagokion laukitxoa beteko dugu.

9)      “ados” sakatu eta listo!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina