ezeztatu

2015/03/25

Martxoaren 24ko saioa

Atzoko saioan e-mailetan, aste honetako lan-bileran eta otsaileko idazkietan idatzitako esaldiak egokitu eta zuzendu genituen.

Oso ondo ari dira.

Jarraitu euskaraz lan egiten!!!!!

BADATOR 19. KORRIKA!!!!

Elurpean dabil 19. Korrika, Araban

Eguerdian Trebiñura iritsiko da, eta arratsaldea Arabako Errioxan igaroko du, iluntzean berriz Nafarroa Garaian sartzeko. Bihar, Erriberan ibiliko da 19. Korrika.
Korrika elurpean, Izarrarako bidean.
Korrika elurpean, Izarrarako bidean. Hodei Iruretagoiena
2015-03-25 / Hodei Iruretagoiena
Araban elurrak egin dio ongietorria Korrikari. Hala ere, ez da oztopoa izan euskararen aldeko festarentzat. Euripean edo elurpean, jende ugari ari da bat egiten Korrikarekin. Are gehiago, batek baino gehiagok praka motzetan egin du lasterka, hotzaren beldurrik gabe. Goizaldean sartu da Korrika Araban, eta han egingo ditu gaurko kilometro gehienak. Besteak beste, 14:00ak aldean, Trebiñutik pasatuko da, eta, arratsaldean, Arabako Errioxan ibiliko da. Iluntzean, Nafarroan sartuko da berriz. Bihar, Erriberan pasako du eguna 19. Korrikak.
Atzo, ibilbidearen "ekuatorea"
Pausoen erdiak eman dituzte euskahaldunek. Urepelen eman zuten lehena, Bilbo helmuga hartuta. 2.500 kilometro osatu beharko ditu 19. Korrikaren ibilbideak, eta eginak ditu 1.250etik gora. Bizkaian dabil lekukoa, eta Sopelan egokitu zen aurtengo Korrikaren «ekuatorea». Xanpaina eskuan, gogoz ospatu zuten antolatzaile eta korrikalariek. Bestela ere, hunkitzeko moduko unerik ez zen falta izan.
Busturialdean argitu zuen Korrikaren egunak. 06:00etan igaro zen Forutik. Hango barnetegian euskara ikasle dabiltza Lapurdiko dozena bat gazte; zalapartan esnatu ziren, lasterka irteteko gogoz. Euritan, hamar bat kilometro egin zituzten, Mundakaraino. Matias Libier gustura iritsi zen korrikalditik. Angelutik joanda, bi hilabete daramatza Forun euskara ikasten, arrebarekin batera. Eta jarraitzeko asmotan da. Erraztasuna nabari zaio dagoeneko: «Txikitan ikasi nuen euskaraz, baina ahantzi nuen. Ez dut praktikatu nire lagunekin. Ohitura txarrak hartu ditut, eta nahi nituzke berriz ohitura berriak hartu, euskaraz bizitzeko. Horretarako nahi nuen barnetegia egin: konfiantza gehiago hartzeko».
Mundakaraino bai, baina Libier ez zen iritsi Larrauriko (Mungia) euskaltzaleek prestatutako txokolate beroa probatzera. Zortzietarako prest zuten eltzea, autobus geltokiko aterpearen azpian, lasterka zetozenei emateko. Korrikak txokolatea hartzera geratu ezin badu ere, gustura hartu zituzten gidari nahiz lasterkariek larrauritarrek eskainitako edalontziak. Mungia pasatuta, indarrez egin zituzten Laukiz, Gorliz eta Plentzia alderako kilometroak. Izan zen korrika bertso bat botatzeko gai izan zenik ere. Gorlizen, AEKn urte luzez irakasle aritutako Ricardo oroitu zuten furgonetatik: «Hura bezalako euskahaldun asko behar ditugu».
Bereziki jendetsuak izan ziren Plentziako eta Getxoko kilometroak: arraunlariak, futbolariak, udaletako ordezkariak, langileak, gaztetxekoak... Denen eskuetatik pasatu zen euskararen lekukoa. Algortan, ALBE Algortako bertso eskolaren txandan, furgonetara ere igo zen Arrate Illaro bertsolaria: «Bertsotan ta korrika, gogoz dator ALBE / hogeita hamabost urtez euskararen alde».
Barakaldora, arraunean
Handik kilometro gutxira, bereziki hunkigarria izan zen 1.267.a: Lurdes Goikoetxea eta Joseba Kanpo gogoratu zituzten Itzubaltzetan. AEKn urte luzez aritua bata, eta Korrikaren sustatzaileetakoa bestea; duela bi urte hil ziren. Lander eta Maddi seme-alabek hartu zuten atzo haien lekua. Haien aurretik, Urtsa Errastik eraman zuen lehenengo Korrikatik Kanporekin partekatutako lekukoa. Lasterka hasi aurretik, hunkituta hitz egin zuten Landerrek eta Maddik: «Azkenean, gauza ez da aldatzen. Dauden lekuan daudela, haiek harro egongo dira. Fisikoki ez daude hemen, baina sortu zuten lekukoa daramagu eskuz esku».
Erandion barrena joanda, arraunlariek eraman zuten Korrika Barakaldora, traineruan. Zain zituzten Argitan emakumeentzako aholku etxekoak; pozik zegoen Sara Eugenia Ferrerira: «Euskara gurea da; zaindu eta lagundu behar dugu». Ezkerraldean erraztasunik ez dutela kontatu zuen, baina saiatzen direla euskaraz lan egiten. Barakaldon eta inguruetan, jakinda ere nahikoa lan izaten baitute euskaraz aritzeko. Ari dira, ordea, euskahalduntzen: 500 bat lagun behintzat badituzte berbalagun taldeek. Bide erdia baino gehiago falta arren, pausoka ari dira Ezkerraldean. Atzo kalera irtendako jendetzak erakutsi zuen aurrera segitzeko ahala.


2015/03/18


Kaixo:

Hiztegian honako termino hauek sartu ditut:

Asociación de discapacitados= desgaitasuna dutenentzako elkarte

Día hábil= egun baliodun

Presupuesto= aurrekontu

Sección de entidades= erakundeen atal

Semisótano=  erdisoto

Unidad de convivencia= bizikidetza-unitate, bizikidetzako unitate

Ondo ibili

2015/03/13

BIZKAIAK MANTENDU EGITEN DU DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ENPLEGUAREN ALDE DUEN KONPROMISOA

Hiru hitzarmen onartu dira, desgaitasuna duten pertsonentzako 553 leku finantzatzeko: 6,5 milioi euro erabiliko dira horretarako.    


Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, hiru lankidetza-hitzarmen onartu ditu: bi,Taller Usoa Lantegiarekin; bat, Lantegi Batuak-ekin. Gaur sinatutako hiru hitzarmen horien bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, guztira, 553 plaza finantzatuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzat. Horretarako, 6.500.772 euroko inbertsioa egingo du, guztira.

Batetik, Aldundiak 712.352 euroko diru-laguntza izenduna emango dio Taller Usoa lantegiari okupazio-zentroaren zerbitzuan (75 plaza) eta enplegu-zentro berezian (53 plaza) erabiltzeko. Bestetik, Lantegi Batuak-ekin sinatuko den hitzarmenaren bidez, 5.788.420 euro inbertituko dira, 825 plaza okupazional mantentzeko.

Gizarte Ekintzako Foru Sailak gizarteratzeko aukerak sortu eta mantendu nahi ditu desgaitasuna duten pertsonentzat; izan ere, uste sendoa du desgaitasuna duen inor ere ez dela etxean geratu behar ikasketa-garaia amaitzen duenean. Premisa hori betetzeko, Aldundiak, guztira, 1.316 plazari lagundu behar die Bizkaian, okupazio-zentroetan zein enplegu-zentro berezietan.

Horrez gainera, Gizarte Ekintzako Foru Sailak jarduera okupazionalaren alde egiten duen apustuari eusten zaio gizartean esku hartzeko tresna bat delako; izan ere, jarduera okupazionalak ematen dituen aukerak erabili gabe ezin daiteke ekonomia sozialeko eredu iraunkorrik garatu.

Okupazio-zentroetako zein enplegu-zentro berezietako plazak  

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Codigo=0&Not_Codigo=14618&Tem_Codigo=3&idioma=EU&dpto_biz=3&codpath_biz=3

2015/03/11


Resultado de imagen de hiztegia

Honako termino hauek sartu ditut hiztegian:

Aseo= komun

Autorización administrativa= administrazio-baimen

Ondo segi

2015/03/04

Terminoak

Saioan aipatutako zenbait termino sartu ditut hiztegian. Hona hemen terminoak:

Baño= bainugela
Baño adaptado= bainugela egokitua
Barrera urbanística= hirigintza-oztopo
Calefacción= berokuntza(sistema)
Disposición normativa= arau-xedapen
Elementos decorativos= apaindura-osagai
Habitabilidad= bizigarritasun
Habitación doble = pertsona birentzako logela, logela bikoitz
Paso obligado= nahitaezko igarobide
Persona con discapacidad física= desgaitasun fisikoa duen pertsona
Pestillo= kisketa

Tablón de anuncio= iragarki-ohol

Ondo izan!!!!