ezeztatu

2015/03/13

BIZKAIAK MANTENDU EGITEN DU DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN ENPLEGUAREN ALDE DUEN KONPROMISOA

Hiru hitzarmen onartu dira, desgaitasuna duten pertsonentzako 553 leku finantzatzeko: 6,5 milioi euro erabiliko dira horretarako.    


Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, hiru lankidetza-hitzarmen onartu ditu: bi,Taller Usoa Lantegiarekin; bat, Lantegi Batuak-ekin. Gaur sinatutako hiru hitzarmen horien bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak, guztira, 553 plaza finantzatuko ditu desgaitasuna duten pertsonentzat. Horretarako, 6.500.772 euroko inbertsioa egingo du, guztira.

Batetik, Aldundiak 712.352 euroko diru-laguntza izenduna emango dio Taller Usoa lantegiari okupazio-zentroaren zerbitzuan (75 plaza) eta enplegu-zentro berezian (53 plaza) erabiltzeko. Bestetik, Lantegi Batuak-ekin sinatuko den hitzarmenaren bidez, 5.788.420 euro inbertituko dira, 825 plaza okupazional mantentzeko.

Gizarte Ekintzako Foru Sailak gizarteratzeko aukerak sortu eta mantendu nahi ditu desgaitasuna duten pertsonentzat; izan ere, uste sendoa du desgaitasuna duen inor ere ez dela etxean geratu behar ikasketa-garaia amaitzen duenean. Premisa hori betetzeko, Aldundiak, guztira, 1.316 plazari lagundu behar die Bizkaian, okupazio-zentroetan zein enplegu-zentro berezietan.

Horrez gainera, Gizarte Ekintzako Foru Sailak jarduera okupazionalaren alde egiten duen apustuari eusten zaio gizartean esku hartzeko tresna bat delako; izan ere, jarduera okupazionalak ematen dituen aukerak erabili gabe ezin daiteke ekonomia sozialeko eredu iraunkorrik garatu.

Okupazio-zentroetako zein enplegu-zentro berezietako plazak  

http://www.bizkaia.net/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Codigo=0&Not_Codigo=14618&Tem_Codigo=3&idioma=EU&dpto_biz=3&codpath_biz=3

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina