Gaurtik Euskaltzaindiaren web orrian
kontsultatu daiteke 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'. Bigarren argitaraldia
aurkeztu du akademiak gaur goizean.
Duela lau urte sortutako hiztegia zabaldu eta sarera igo du
Euskaltzaindiak. 37.884 sarrera, 6.944 azpisarrera ditu. Helburu
nagusiak dira hitzak txukun erabiltzen laguntzea eta zer esan nahi duten
azaltzea.
Sareak berrikuntza nabarmenak eskainiko ditu. Izan ere, ohiko
kontsulta egiteaz gain, bilaketa aurreratua ere egin daiteke. Kasurako,
hiztegian dauden aditz guztiak zein diren edo bizkaierazko zein hitz
jaso diren ikus daiteke bilaketa bakarrean.
Esteka:
http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina