ezeztatu

2017/02/27

2017ko otsailaren 24ko saiokoak


Errepasatu
Prozedura etete (suspensión del procedimiento)
Ituntze (concertación)
Diziplina anitzeko (multidisciplinar)
Lekualdatze (traslado)
Eskaera (demanda)
Eginbide (diligencia)

Jakingarriak
Epe bat dago ebazteko 
Atzera egindakotzat jo/ hartu (dar por desistido)
Arreta Goiztiarraren Erakundearteko Batzorde Teknikoa

Errekerimenduak aztertu ditugu: erabili ohi den formularen egokitasuna.
Iruditu zaigu erraztera jo beharko genukeela. Hala ere, kontuan hartuta, batetik, momentu honetako lan zama, eta, bestetik, "Ardatz" egitasmorako dokumentuak egokitu egin behar direla, aurrerago aztertzeko utzi dugu.

Erdarakadak
bezala
erlatiboa/zehar galdera

2017/02/22

2017ko otsailaren 17ko saioa

Errepasatutakoak
Ez onartu: rechazar 
Errekusatu: recusar
Ezetsi: desestimar
Ezeztatu, atzera egin: revocar
Ukatu: denegar

Jardunean ari den zentroa
Aurretiazko komunikazioa
Datuen babesa

Jakingarriak
Zertzelada (pincelada)
Banaketa (distribución)

Kontuz!
Atxiki = zerbaiti lotu, itsatsi
Erantsi = zerbaiti beste zerbait gehitu

Erdarakadak
eske
kalkoak

Puntuazioa
Sujetuaren ondoren komarik ez



2017/02/15

2017ko otsailaren 10eko saioa

Hiztegiratzekoak
Zerbitzuen zorroa
Bazterkeria egoeran dauden pertsonak (personas en situación de exclusión)
Lurrerako hargunea, lur-hargunea (toma de tierra)

Errapasatzekoak
Lekualdatzeak (traslados)
Jarduera-lizentzia
Indarrean (en vigor)
Etxebizitza komunitarioak
Zehapen espedientea
Barne-araudia
Adierazleak

Jakingarriak
Diziplina anitzeko (multidisciplinar)
Funtzio anitzeko (multifuncional)
Haurrak aldatzeko eta janzteko tokia, ur bero eta guzti (espacio para cambiar y vestir a los niños y niñas con dispositivo de agua caliente)
Ostatu-zerbitzua
Eguneko arreta
Arreta iraunkorra
Batzorde iraunkorra
Indarrean
OCA (Organismo de Control Autorizado): Kontrol Erakunde Baimenduna
Lurralde-ordezkaritza (delegación territorial)

Kontuz!
Topa dodaz eredu batzuk ... bat datozela EZ
                                            bat datozenak BAI
Segun
Depende 

2017/02/07

2017ko otsailaren 3ko saioa

Landutako lexikoa

Hiztegiratutakoak
Hitzarmen (lankidetza-hitzarmen)
Helarazi (Kontseiluari helarazi)

Errepasatutakoak
Itun (concertación)
Itunduak (concertados)
Betekizun (requisito)
Elkarbizitza (convivencia)
Egiteko (pendiente)
Ondasun-erkidegoa (comunidad de bienes)
Ezetsi (recusar)
Ezeztatu (revocar)
Ukatu (denegar)

Jakingarriak
Galdetegia, galdera-sorta (cuestionario)
Arreta Goiztiarraren Erakundearteko Kontseilua (Consejo Interistitucional de Atención Temprana)

Erderakadak
Mantenuko lanak Mantentze-lanak
Beste egunean Lehengo egunean/ Aurreko egunean

Landutakoak
Letra larrien erabileraz aritu gara.
Horretarako ariketa bat egin dugu. Ikusi

Kontsultetarako begiratu:
http://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/ortotipografia#177







Gutun irekia...


2017, otsailak 03 Hitza Bizkaia
Igor Elordui Etxebarria

Gutun irekia… lagun ez (guztiz) euskaldunei. Deseroso sentitzen zaretelako gazteleraz egitera behartzen nauzuenean. Lotsatu egiten zaretelako euskaraz txarto egiten duzuenean. Jakin dezazuen zein pozik irakurtzen ditudan zuen hanka sartzeak Wathsappen euskaraz idazten duzuenean, zein harro egoten naizen nirekin euskaraz egiten saiatzen zaretenean.

Tira, agian txorrada bat irudituko zaizue, baina detaile txiki-handi horiek, egiten dituzuen ahalegin txiki-handi horiek ondo sentiarazten naute. Nire lanari balioa ematen diote, nire izateari balioa ematen diote, euskarari balioa ematen diote.

Batzuetan, oraindik eta hemen, entzun behar dugu euskarak ez duela ezertarako balio, denok dakigula gaztelera, eta, gainera, ingelesa baliagarriagoa eta beharrezkoagoa dela. Batzuetan entzun behar izaten dugu, hori ere bai, euskarak diskriminatu egiten duela. Eta bai, diskriminatzen du, jakina diskriminatzen duela; diskriminatzen du gaztelerak, frantsesak edota ingelesak diskriminatzen duten bezala gazteleraz, frantsesez edota ingelesez ez dakiena.

Ni, nire lanagatik, egunero jartzen naiz euskaraz ez dakien eta lagunekin, seme-alabekin, ilobekin eta abarrekin hitz egiteko ikasi behar duen horren azalean; oposizio bat gainditzeko edota lan finkoa edo hobea lortzeko ikasi behar duen horren azalean; behinola berea zen hizkuntza ostera berreskuratu behar duen horren azalean; lehenago inoiz berea izan ez arren, orain euskara bere sentitzen duen eta ikasi behar duen horren azalean.

Kontziente naiz badirela ideologia eta hizkuntza adiskidetasunaren gainetik jartzen dituzten euskaldunak (gutxi, zorionez) —bidenabar diotsuet, nik neuk ez dudala hori horrela ulertzen, ez baitut adiskidetasuna parametro ideologiko edota linguistikoen arabera kontzebitzen eta, gainera, uste dudalako ez diotela batere mesederik egiten defendatu nahi duten horri—. Baina egia borobila da EUSKARAREN HERRIAN euskalduna dela euskaraz egin ezin duena, ez nahi duen lekuan, ez nahi duenean, ez nahi duenarekin. Eta hizkuntza batek horretarako balio behar du, bada, batez ere: komunikatzeko!

Euskara izan da pertsegitua, zokoratua, usurpatua bere funtzioetan; eta ez frankismoaren garaian, ez Frantziako Bosgarren Errepublikaren garaian, baizik eta askoz lehenagotik. Eta hala ere, euskarak, agian Europako hizkuntzarik zaharrenak, iraun du, egokitu da, modernizatu da…
Baina euskara da, gaur egun ere, desagertzeko arriskuan dagoen halako espezie bitxi eta berezi bat urtero dozenaka hizkuntza desagertzen diren mundu honetan.

Eta gakoa ez denez kentzea edo murriztea, baizik eta gehitzea, hau da, gazteleraz, frantsesez, ingelesez zein EUSKARAZ EGIN AHAL IZATEA edonon, edonorekin, edozein testuingurutan… eskerrik asko egiten dituzuen esfortzu txiki-handi horiengatik, balioa ematen diotelako lan bati, izate bati, hizkuntza bati… eta adiskidetasunari.

2017/02/06

2017ko urtarrileko saioak




Hiztegiratuak
Jarduera(-)lizentzia: licencia de actividad
Arautu: regular
Urratu: vulnerar ( infringir: araua hautsi)

Errepasatzekoak (hiztegikoak)
Irekitzeko lizentzia

Bideragarri

Babestutako apartamentuak / Babespeko apartamenduak / Tutoretzapeko apartamentuak / Apartamentu tutelatuak

Betekizun funtzionala (requisito funcional)
Arrapala (rampa)

Jakingarriak
Prestazio eta Zerbitzuen zorroa: Cartera de prestaciones y servicios
Zerbitzu-eginkizun: comisión de servicios
Lehiaketa: concurso
Lekualdatze: traslado (lekualdatze-lehiaketa: concurso de traslado)
Ahalduntze: empoderamiento
Burutza: jefatura
Etsipen: resignación
Gaikuntza: habilitación
Gaitasun: competencia

Erdarakadak!!!
Udalerri desberdinetan egoten dira…Ikusi
Nahiz eta gero komunean jarri beharko dugun Ikusi
Ikuskapena baldin badoa… (ikuskapen ikuskatzaile)
Ez dituzten zerbitzuak prestatzen (ematen)
Atentzioa deitu eustan (Atentzioa eman)
Psikologa da (Psikologoa da)
Maiatzan amaitzen da (Maiatzean)
Maiatzara arte (Maiatzera arte)