ezeztatu

2017/02/03

Aukeratu zure hizkuntza! Osakidetzaren kanpaina


Osakidetzak kanpaina bat abiatu du, herritarrei jakinarazteko lehentasunezko hizkuntza hautatzeko aukera dutela

Lagundu egiguzu hobetzen: aukeratu zure hizkuntza! izena du kanpainak, eta "hizkuntza eskubideen errespetuan, zerbitzuaren kalitatean eta progresibitate irizpidean sakontzeko" asmoa du.

Egitasmoa Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren (2013-2019) barruan jarri da abian. Eginiko hautua errespetatzeko eta osasun arreta euskaraz nahiz gaztelaniaz emateko Osakidetzaren konpromisoa jasotzen du, "betiere, errealitate soziolinguistikoaren eta erabilgarri dauden zerbitzuen eta baliabideen arabera, jomugatzat hartuta osasun zerbitzuko prestazio guztiak Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan eskaini ahal izatea".
Berria, 2017-02-02

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina