Desegokia da honelako egituretan erabiltzea:
'ministeriotik esan dute...'*,
'sindikatuetatik babesa eman diote erabakiari'*,
'elkartetik protesta egin dute'*...
Eusko Jaurlaritzatik esan dute prest dutela aurrekontua*
Eusko Jaurlaritzak esan du prest duela aurrekontua.
Era berean, alferrikako berrikeria da '-z' instrumentalaren ordez erabiltzea.
Umoretik hartu behar dira horrelakoak*
Umorez hartu behar dira horrelakoak.
Konponbidea estatu laiko bakar bat sortzetik iritsiko da*
Konponbidea estatu laiko bakar bat sortuta iritsiko da.
Berria. Estilo-liburua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina