BIZKAIAK GIZARTE INKLUSIOKO MEKANISMOAK SENDOTU DITU, “INOR ATZEAN GERA EZ DADIN”
Asteazkena, 2015eko otsailaren 4a 11:00
-
Zentroen foru sareak 359 plaza ditu eta, eguneko arreta zerbitzuen eta laguntza programen bidez, 2.321 pertsonak jaso dezakete arreta.
Horrela, buruko gaixotasunen bat duten pertsonei arreta emateko baliabideen sarean gehitu egin da plaza kopurua. 2014. urtean, beste 6 plaza gehiago sortu dira, "intentsitate handiko laguntza" gisa kalifikatutako arreta behar duten pertsonentzat, eta beste lau plaza "intentsitate ertaineko laguntza" gisa kalifikatutako arreta behar dutenentzat. Bizkaiak, guztira, inklusioaren eremuan, 71 plaza ditu, buruko gaixotasunen bat duten pertsonentzat.
Emantzipazio prozesuetan ere laguntza behar duten gazteei arreta emateko plaza kopurua hazi egin da. Intentsitate handiko laguntzarako zazpi plaza sortu dira, gehi intentsitate ertaineko laguntzarako beste zortzi, eskari horri erantzuteko. Guztira 20 plaza daude.
Gizarte bazterkeria egoera orokorrean (alegia, gizarte bazterkeriak beste arazo erantsirik izan gabe) dauden pertsonei arreta emateko sareak ere plaza kopurua handitu du; izan ere, Abegi Egoitza ireki du, eta, bertan, kolektibo horren arretarako 17 plaza daude.
Gizarte bazterkeriaren balioespenari eta diagnostikoari dagokienez, 2014. urtean, 246 pertsonak eskatu dute bazterkeria egoeraren balioespena; horrek esan nahi du 2013an baino 139 pertsonak gutxiago eskatu dutela. 237 pertsona izan dira balioetsiak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen baliabideetara 2.321 pertsonak jo dute.
(...)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina