Anne Franken egunkaria
1929ko ekainaren 12an jaio zen Anne Frank judua. Bere 13. urtemugako opari gisa koaderno bat jaso zuen. Herbehereak hartu dituzte naziek, eta Annek eta bere familia juduak ezkutatzen jarraitu beharko dute. Jarraitu, zeren Alemaniatik datoz ihesi. Annek ez du askatasun fisikorik, eta gutxienez, burua aske nahiko du izan, eta berari eta berarekin ezkutatuta daudenei gertatzen zaiena kontatzen hasiko da eguneroko batean.
1942-1944 urte-bitarteko gertaerak, hasieran neskato baten soiltasunez, orriak eta denborak aurrera egin ahala, ia heldu baten sakontasunez. Izena ere jarriko dio egunerokoari 13 urteko Annek: Kitty maitea deitzen dio.
Liburu hau literatura dela esaten da, baina norbaitek Historia dela esango balu, horrela, hizki larriz, ez legoke gaizki esanda. Horregatik sailkatu du argitaletxeak “Oroimenean barrena” bilduman.
Liburu hau literatura dela esaten da, baina norbaitek Historia dela esango balu, horrela, hizki larriz, ez legoke gaizki esanda. Horregatik sailkatu du argitaletxeak “Oroimenean barrena” bilduman.
Liburuaren lehen atala helbide honetan duzu irakurgai.
Hona pasarte bat:
Atzo hemendik hurbil hegazkin bat bota zuten. Hegazkinekoak jausgailutan garaiz saltatu eta salbatu egin ziren. Hegazkina ikastetxe batean erori zen, baina zorionez ez zen haurrik. Sute txiki bat eta pertsona batzuk hilda, izan ziren istripuaren ondorioak. Hegazkinekoak jaisten ari ziren bitartean alemaniarrek tiroka jardun zieten; ikusten ari ziren amsterdamdarrak ahotik patsa zeriela zeuden, horrelako jarrera koldarrak ematen zien amorruagatik. Etxeko emakumeak erabat beldurtuta geunden. Ez dago tiroak baino gauza gorrotagarriagorik!
(234. or)
Esteka: HABE Liburutegiko fitxa
Orrialdeak: 336