ezeztatu
Saioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Saioak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018/06/08
2018/05/11
2018ko maiatzaren 11ko saioa
Gaurko saioan euskararen erabilera sustatzeko PRAKTIKA ONAK adostu ditugu.
Blogean dagoen HIZTEGIA erabilgarriago izango dugu aurrerantzean (deskargatzeko aukera)
ESTILOAri erreparatu diogu. Blogean dugu Egokitasuna izeneko etiketan
Blogean dagoen HIZTEGIA erabilgarriago izango dugu aurrerantzean (deskargatzeko aukera)
ESTILOAri erreparatu diogu. Blogean dugu Egokitasuna izeneko etiketan
2018/02/23
2018ko otsailaren 16ko saioa
Hau, hori, hura: erakusleak, ideiak lotzeko lagun
- Kontzeptuak behin eta berriro ez errepikatzeko
- Esaldi luzeegiak zatitu eta ulergarritasuna irabazteko
- Lehenago esandako kontuei erreferentzia egiteko edo ondoren datozenak aurkezteko
Kasu horietarako guztietarako oso baliagarriak dira erakusleak. Baina noiz ibili zein?
Gertutasunaren arabera, hiru gradutan bereizten dira
erakusleak:
Singularra
|
Plurala
|
|
1.gradua
|
Hau, honek, honi, honen
|
Hauek, hauek, hauei, hauen
|
2.gradua
|
Hori, horrek, horri, horren
|
Horiek, horiek, horiei, horien
|
3.gradua
|
Hura, hark, hari, haren
|
Haiek, haiek, haiei, haien
|
Graduaren arabera, honako funtzioak bereiz ditzakegu:
1. graduko erakusleak:
(HAU, HONEK, HONETAN…)
a) Ondotik datorren informazioari erreferentzia egiteko. Adib.:
- Baimena lortzeko honako baldintza hauek bete behar dira: Durangoko elkarte bateko kide izatea, 18 urtetik gora edukitzea…
- Dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte HAZen: NANaren fotokopia, eskabide-orria…
b) Testuaren gai orokorrari erreferentzia egitea. Adib.:
- (Ordenantza baten barruan) Ordenantza honen xedea hiri-bideen erabilera arautzea da.
- (Testu osoan Durango Alokairua programari buruz gabiltzanean) Programa honetan etxea alokatu gura duten herritarrek eta etxeen jabeek parte har dezakete.
2. graduko erakusleak: (HORI, HORREK, HORRETAN…)
Arinago idatzi ditugun idatzitako kontzeptuei erreferentzia egiteko. Adib.:
- Berdintasun Planaren diseinua egiteko parte-hartzean oinarritutako prozesu bat landu dugu eta prozesu horretan egindako lanarekin txostena osatu dugu.
- Ordaindu beharreko zenbatekoa dagokion Ordenantza Fiskalean jasoko da. Ordainketa hori gauzatzeak ez du esan nahi ibilgailuak gune berean aparkaturik segi dezakeenik, aitzitik, berehala kendu beharko da handik.
3. graduko erakusleak: (HURA, HAIEK, HAREN…)
Testuan lehenago esandako kontzeptua urrun gelditu zaigunean. Adib.:
- Jaiak prestatzeko lehen batzarra martxoaren 2an izan zen. Batzar hartan, iazko San Faustoen balorazioa irakurri eta lehen proposamenez berba egiten hasi ginen.
- Azterketariak esandako baldintzak betetzen ez baditu, epaimahaiak baztertutakoen zerrendan sartuko du hura.
2018/01/23
2018ko urtarrilaren 12 eta 19ko saioetakoak
Errepasatutakoak
Aurretiazko komunikazio
Diziplina anitzeko zentro
Foru Agindu
Konpondu (subsanar)
Jarduera
Berrerorle (reincidente)
Gaikuntza (habilitación)
Hiztegiratzekoak
Larrialdietako pasahitz (contraseña de emergencia)
Neurri zuzentzaile (medida correctora)
Hirigintza (urbanismo)
Gaitasuna egiaztatze (acreditación de la competencia)
Zuzenbide Zibil(a) (Derecho Civil)
Ezgaitu (zuz.) (incapacitado)
Zerrendaren gorenean...
Erdarakadak eta kalkoak
Aurretiazko komunikazio
Diziplina anitzeko zentro
Foru Agindu
Konpondu (subsanar)
Jarduera
Berrerorle (reincidente)
Gaikuntza (habilitación)
Hiztegiratzekoak
Larrialdietako pasahitz (contraseña de emergencia)
Neurri zuzentzaile (medida correctora)
Hirigintza (urbanismo)
Gaitasuna egiaztatze (acreditación de la competencia)
Zuzenbide Zibil(a) (Derecho Civil)
Ezgaitu (zuz.) (incapacitado)
Zerrendaren gorenean...
Berrerorle
Erdarakadak eta kalkoak
EZ
|
BAI
|
Zerbitzu publikoak prestatu
|
Zerbitzu publikoak eman
|
Udal bakoitzak era desberdinean
egiten du
|
Udal bakoitzak bere erara / era batera
egiten du
|
Mantentze-lanen
egiaztatzea
|
Mantentze-lanak egiaztatzea
|
2017/11/16
2017ko azaroaren 10eko saioa
Errepasatutakoak
Arreta goiztiarra
Etxebizitza komunitarioak
Autobabes plana
Irisgarritasuna
Esku-hartzea (esku hartu)
Atzera egin
Atzera egindakotzat jo / hartu (dar por desistido)
Atzera egindakotzat jotzeko Foru Agindua
Entzunaldi-izapidea: trámite de audiencia
Autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiria
Jaso-agiria
Jakingarriak
Berrikusi: revisar
Eguneratu: actualizar
Gelak: estancias
Nola esan
A demanda: eskatu ahala,
eskaeraren arabera
Rechazar: ukatu, ez
onartu (≠
uko egin)
Kontuz!
EZ Aldaketarik egitekotan guri jakinarazteko esan diegu Ikusi
BAI Aldaketarik eginez gero, guri jakinarazteko esan diegu
EZ Egindako bileran aipatu ziguten baita ere... Ikusi
BAI Egindako bilera aipatu ziguten, era berean / halaber...
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



