ZIRGARIEN SINBOLOGIA, BERDINTASUNAREN ARLOKO SARIEN PROTAGONISTA
Atzo banatu diren Bizkaiko Foru Aldundiaren berdintasunaren arloko sariek -
Zirgari Sariak 2016- zirgarien sinbologia dute oinarri. Emakume horiek atoian
eramaten zituzten itsasontziak Bilboko itsasadarrenarino.
Sarien banaketan Bizkaiko gizartearen ordezkaritza zabala egon da, eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusia aritu da buru. Harekin batera, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua eta Gorka Martinez BBK-ko zuzendaria izan dira.
Zirgari Sariak lau kategoriatan banatu dira:
Sariak (zirga zati bat duen egurrezko objektu bat eta 6000 euro kategoria bakoitzeko -ibilbideari emandako sariak izan ezik, ez baitu dirurik jaso) banatzeko ekitaldia Gemma MartÃnez euskal aktoreak aurkeztu du, eta munduko txapelketan brontzea eskuratu duen Gaztedi sokatira-taldearen erakusketa ikusteko aukera egon da. Halaber, Esti eta Olatz bikoteak musika ekitaldia eskaini du.

- Berdintasunaren aldeko ibilbidea: sari hori Askabide elkarteari eman zaio. Elkarte horrek laguntza eskaintzen die prostituzioaren inguruko pertsonei.
- Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka: Haize Berria elkarteak jaso du saria. Elkarte hori, indarkeria matxistaren biktima diren beste emakume batzuei laguntzeko antolatu diren eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeek osatzen dute.
- Emakumeen ahalduntzea: sari hori «Maite Albiz» Emakumeen Dokumentazio Zentroak jaso du. Zentroak berdintasunarekin lotutako gaiei buruzko material ugari jasotzen du bere dokumentazio-fondoan.
- Erantzunkidetasuna eta kontziliazioa: «Piper Txuriak» Berdintasunaren aldeko Gizonen Taldeak jaso du saria. Taldea gizonentzako laguntasun eta hausnarketarako gunea da, eta sexismoa eta maskulinitatea izaten dituzte eztabaidagai.
Sariak (zirga zati bat duen egurrezko objektu bat eta 6000 euro kategoria bakoitzeko -ibilbideari emandako sariak izan ezik, ez baitu dirurik jaso) banatzeko ekitaldia Gemma MartÃnez euskal aktoreak aurkeztu du, eta munduko txapelketan brontzea eskuratu duen Gaztedi sokatira-taldearen erakusketa ikusteko aukera egon da. Halaber, Esti eta Olatz bikoteak musika ekitaldia eskaini du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina