ezeztatu

2018/02/23

2018ko otsailaren 16ko saioa



Hau, hori, hura: erakusleak, ideiak lotzeko lagun
meloia bilaketarekin bat datozen irudiak
  • Kontzeptuak behin eta berriro ez errepikatzeko
  • Esaldi luzeegiak zatitu eta ulergarritasuna irabazteko
  • Lehenago esandako kontuei erreferentzia egiteko edo ondoren datozenak aurkezteko

Kasu horietarako guztietarako oso baliagarriak dira erakusleak. Baina noiz ibili zein?
Gertutasunaren arabera, hiru gradutan bereizten dira erakusleak:

Singularra
Plurala
1.gradua
Hau, honek, honi, honen
Hauek, hauek, hauei, hauen
2.gradua
Hori, horrek, horri, horren
Horiek, horiek, horiei, horien
3.gradua
Hura, hark, hari, haren
Haiek, haiek, haiei, haien


Graduaren arabera, honako funtzioak bereiz ditzakegu:
1. graduko erakusleak: (HAU, HONEK, HONETAN…)

a) Ondotik datorren informazioari erreferentzia egiteko. Adib.:

  • Baimena lortzeko honako baldintza hauek bete behar dira: Durangoko elkarte bateko kide izatea, 18 urtetik gora edukitzea…
  • Dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte HAZen: NANaren fotokopia, eskabide-orria…
b) Testuaren gai orokorrari erreferentzia egitea. Adib.:

  • (Ordenantza baten barruan) Ordenantza honen xedea hiri-bideen erabilera arautzea da.
  • (Testu osoan Durango Alokairua programari buruz gabiltzanean) Programa honetan etxea alokatu gura duten herritarrek eta etxeen jabeek parte har dezakete.

2. graduko erakusleak: (HORI, HORREK, HORRETAN…)

Arinago idatzi ditugun idatzitako kontzeptuei erreferentzia egiteko. Adib.:
 
  • Berdintasun Planaren diseinua egiteko parte-hartzean oinarritutako prozesu bat landu dugu eta prozesu horretan egindako lanarekin txostena osatu dugu.
  • Ordaindu beharreko zenbatekoa dagokion Ordenantza Fiskalean jasoko da. Ordainketa hori gauzatzeak ez du esan nahi ibilgailuak gune berean aparkaturik segi dezakeenik, aitzitik, berehala kendu beharko da handik.

3. graduko erakusleak: (HURA, HAIEK, HAREN…)

Testuan lehenago esandako kontzeptua urrun gelditu zaigunean. Adib.:

  • Jaiak prestatzeko lehen batzarra martxoaren 2an izan zen. Batzar hartan, iazko San Faustoen balorazioa irakurri eta lehen proposamenez berba egiten hasi ginen.
  • Azterketariak esandako baldintzak betetzen ez baditu, epaimahaiak baztertutakoen zerrendan sartuko du hura.