“Ez bidali etxera"
Horiexek izan ziren Errusiako Auzitegi Goreneko
epailearen mezua osatzen zuten hiru hitzak. Hiru hitz, hiru baino ez, errugabe
baten askatasuna galarazi eta hil arteko zigorraldia ezartzeko idatziak.
Izenez ezagutzen ez dugun idazkari batek jaso zuen
ofizioa. Espero zuen; bazekien Auzitegi Goreneko epaileak nekez utziko zuela
Ilych Ulyanov presoa kalera ateratzen. Baina gizon horrek kalean behar zuen...
eta idazkariak hitz bat ere aldatu gabe, zerbait aldatu zuen.
Vladimir Ilych Ulyanov presoa gartzelatik atera zen. Izatez, hau izan
zen Auzitegi Gorenetik heldu zen mezua... Hiru hitz, hiru baino ez... eta koma
bat:
"Ez, bidali etxera"
EZ DA GAUZA BERA!
Zer
moduz, Jon?
Zer
moduz Jon?
Animo
gutxi geratzen zaigu ostiralera iristeko.
Animo, gutxi
geratzen zaigu ostiralera iristeko.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina