ezeztatu

2019/10/18

Pentsatu egiten du itzultzaile automatikoak

Jaurlaritzak itzultzaile neuronal bat sareratu du: testuingurua aintzat hartuta egiten ditu itzulpenak, eta emaitza hobeak lortzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz itzultzeko gai da.





Sarean daukagu euskara<>gaztelania itzultzaile neuronala.

Oraingoz, beta bertsioa da eta jendeak probatzea nahi genuke. Horren ostean, bertsio gehiago etorriko dira, bertsio egonkorra utzi arte.

Orain jarritako itzultzailea TESTU OROKORRAK itzultzeko da. Aurrerago, laster, testu administratiboak itzultzeko itzultzaile neuronala jarriko da eta erabilera mugatua izango du.

Kontuan izan behar dugu makina batek egindako itzulpena BETI gainbegiratu behar dela eta zuzendu behar dela. Laguntza-tresna da eta laguntza-tresna moduan erabili behar dugu. Beste hizkuntzetako itzultzaileren bat erabili duenak badaki nola erabili horrelako tresna bat. Orain arte egondako sistemekiko aldea da neuronalek, itxuraz, testu koherenteak eta irakurtzeko errazak ematen dituztela. Baina, KONTUZ, batzuetan akatsak egiten dituzte, edo testu-zatiak jan edo jatorrizkoan ez dagoen zerbait asmatu egiten dute. Beraz, arretaz gainbegiratu behar da makinak egindako itzulpena, are gehiago post-edizioa eta argitalpena egingo bada. Ah, oso inportantea: jatorrizko testua ONDO idatzita egon behar da. Horren ezean, ezinezkoa izango da makinak itzulpena ondo egitea.

Hizkuntza Politika
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina