“Euskara, Euskal Herria, agian, zaharregia, txikiegia da
gaur egungo garaietarako, baina azken finean, euskaldunok munduari begiratzeko
modu jakin bat eskaintzen dugu, bizitzeko eta sentitzeko modu bat”
Munduari begiratzeko
Munduari begiratzeko modu bat,
laguntzarekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.
laguntzarekin kantatzeko modu bat,
horman eguzkia hartzeko modu bat,
itxaroten jakiteko modu bat.
Pagoak ukitzeko modu bat,
azalak irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.
azalak irakurtzeko modu bat,
hego-haizea usaintzeko modu bat,
autoan negar egiteko modu bat.
Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian.
Begietara begiratzeko modu bat,
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko modu bat,
amets egiteko modu bat.
galderak egiteko modu bat,
eskutik heltzeko modu bat,
amets egiteko modu bat.
Ez onena agian,
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian,
agian.
ez ederrena agian,
zaharregia, txikiegia agian,
agian.
Kirmen Uribe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina