ONGI ETORRI
Hasierako
agurraz ari gara. "Etorri" hitza erabili ohi dugu, baina ez beti modu
berean.
Ez,
badira eta entzuten ditugu —azken urteotan, batez ere—, beste modu batzuk: "ongi etorria!" edo "ongi
etorriak!"; baina esan behar dugu hauek bart
arratsekoak direla gure artean, eta, gainera, Hegoaldekoak soilik.
Eta
bistan da, gainera, nola eta zergatik sortuak: gaztelaniaz bezala,
"bienvenido!" "bienvenidos", singularra eta plurala
bereiziz esanez gero, hobeto esana dagoelakoan.
Beraz,
singular eta plural arteko bereizkuntzarik gabe eman beharko genuke.
Hori
da, betiko moduan: "ongi etorri!". Horixe dugu formarik zuzenena.
Ongi
etorri! , eta ez "Ongi etorriak!" edo "Ongi etorria!”
Praktika: http://euskaljakintza.com/ariketak/arauak/ongi_etorri.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina