ezeztatu

2021/06/29

UDAKO OPORRAK

Uda heldu da eta horrekin agur esateko garaia!

Oso gustura ibili naiz zuen artean, baina ostegunetik aurrera oporretan izango naiz!!!

Gaizki esanak barkatu, eta ondo esanak gogoan hartu eta…

 Ondo pasa uda!!!

 UDARAKO EUROSKOPOA


ARIES

Zeharo makalduta utzi zaitu pandemia garai honek, eta beharrezkoa duzu bizitza soziala berreskuratzea. Aholkua: Mesedez, kalera atera eta ez pasa beste arratsalde bat labeari begira bizkotxoa noiz igoko den zain!

TAURUS

Udaberriko loreak bezala, bizipoza gainezka izango duzu uda honetan, eta horrek erakargarri egingo zaitu. Aholkua: Argi ibili, erla-mando ugari izango dituzu eta inguruan!

GEMINI

Zure bizitzako etapa berri bat hasiko da udarekin. Garai ezin aproposagoa izango da abentura berriei ekiteko. Aholkua: surfa egiten ikasi, baratzean hasi, magia ikastaro batean izena eman, zikiroa kozinatu... milaka aukera dituzu aurrean!

CANCER

Urte bat gehiago egingo duzu eta denbora gero eta azkarrago pasatzen dela iruditzen zaizu. Bizipoza berreskuratzeko garaia da. Aholkua: Zergatik ez duzu frontoian urtebetetze festa erraldoia antolatzen?

LEO

Udako giroak odola aztoratzen dizu, eta uda honetan norbait interesgarria ezagutzeko aukera izango duzula diote izarrek. Aholkua: Etxetik ateratzerakoan ez ahaztu desodorantea ematea!

VIRGO

Iritsi da hainbeste itxaroten ari zinen aukera. Zure bizitza ez da berdina izango hemendik aurrera. Aholkua: Artisten gaueko izarra izango zara, bai horixe!

LIBRA

Zaintza erdigunean jarri behar dugula esaten zabiltza behin eta berriz, baina zure burua ez duzu asko mimatzen. Aholkua: Itzali mugikorra eta egin aspaldian egin nahi duzun hori. Bai, horixe bera.

SCORPIUS

Hasi da hondartza denboraldia eta irrikan zaude itsaso-ingurura joateko. Aholkua: Erredurak, olatu arteko zilipurdiak eta hondarra gorputzeko zirrikitu guztietan: paradisua izango da!

SAGITARIUS

Besarkada eta muxuen yonkia bihurtu zara azken urte honetan. Aholkua: Ezin dituzunez pertsona guztiak musukatu, gainean eraman emergentziazko pelutxe bat.

CAPRICORNIUS

Oso estresatuta zabiltza eta erritmoa jaistea beharrezkoa duzu. Deskantsua oso garrantzitsua izango da uda honetan. Aholkua: Siesta da zure aberria.

AQUARIUS

Garbitasunarena gaixotasuna ari da bihurtzen zuretzat, eta neurriak hartu behar dituzu. Aholkua: Egun batean gel hidroalkoholikoa lubrikantearekin nahastuko duzu eta orduantxe komeriak!

PISCIS

Etxetik laneran eta lanetik etxera, hori da zure errutina. Dagoeneko aurpegia ere zimelduta daukazu! Bidaia-sorpresa bat egitea ez litzaizuke gaizki etorriko. Aholkua: Benidorm oso polita egoten da garai honetan.

 

 

 

1 iruzkin: