ezeztatu

2021/10/21

ARTIKULUA: PRESIO ESTETIKO SEXISTA TELEBISTAN

 

Ana Urrutia EITBko aurkezlea

 Eguraldi aurkezleak iraultza txiki bat sustatu du EITB barruan: takoiei ezetz esatea eta tenis-oinetakoekin edo mokasinekin agertzea. “Telebistara heltzen zarenean, estilismo taldeak azalduko dizu takoiek irudia hobetzen dutela, arropa hobeto geratuko zaizula… Gazte zarenean, gorputzak jasaten du, baina gerora kalte fisikoa sumatzen duzu, orkatiletan, oinetako artikulazioetan… Gainera, kaleko jendeak ez du ulertzen zergatik daramatzagun hain takoi altuak”. Harro dago, bere borrokari esker beste lankide asko hasi direlako zapata lauak eskatzen. Zuzendariek ez diote kargu hartu eta iruditzen zaio horrek frogatzen duela norberak barne-lanketa bat egin behar duela ez idatzitako arauak apurtzeko. 

Irakurtzen jarraitzeko ARGIA

2 iruzkin: