ezeztatu

2023/10/18

Eta zertarako balio du euskarak?

 

Zeratarako? Bada…ni neu izateko, gu-geu izateko, beste ezertarako ez! Ez da gutxi!

“Ni naiz”, diot, esan.

Neure buruan: “ni naiz”.

Izan, naizelarik, izan, naizenean.

Naizela diot, naizela diotsut.

Baina… “yo soy” badiot,

nire baitan “ni naiz”elako da.

Ahotan “yo soy” hartuta,

“Yo soy” edota “I am”,

honetara zein hartara esanda ere,

ingelesez edo arameoz,

berdin berdin, “ni naiz”elako da, izan.

 

https://zuzeu.eus/euskara/eta-zertarako-balio-du-euskarak/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina