ezeztatu

2015/04/28

Gaur izan dugun saioan honako hauek landu ditugu:

  •  Gaztelaniazko " ordeno, resuelvo..." nola adierazi euskaraz. 
           Horretarako, IVAP 68. ADMINISTRAZIOA EUSKARAZ  aldizkariko "EBAZTEN DUT"
           artikulua irakurri eta ariketak egin ditugu.
  • Euskaltzaindiaren 111. araua( Izen sintagmen arteko juntadura dela eta). Araua irakurri eta ariketa batzuk egin ditugu.
  • Laneko idazkia: erakundeen oinarrizko inskripzioa deuseztatzea
Ondo izan

2015/04/22

FORU LIBURUTEGIAK LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DU

Foru Liburutegiak Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatu du aste osorako. Jarduera horien artean aipatzekoak dira Bookcrossing deritzon ekimena, BizkaIdatz literatur lehiaketako sarien banaketa eta Literatur Topaketen edizio berri bat, oraingoan Danele Sarriugarterekin.
Liburuaren Nazioarteko Egunaren (apirilak 23) ospakizunarekin bat eginez, Bizkaiko Foru Liburutegiak jardueraz beteriko agenda zabal bat antolatu du. Jarduera horien artean, apirilaren 22an, arratsaldeko 18:30etik aurrera, BizkaIdatz literatur lehiaketaren aurtengo edizioko sariak emango dira. Literatur lehiaketa horretan bi kontakizunen (bata euskaraz, gaztelaniaz bestea, egun lehiaketa horrek dituen modalitate biekin bat etorrita) hasiera proposatzen da, eta partaideek hasitako kontakizun horiek amaitu behar dute. Literatur lehiaketa hau 2008. urtean hasi zen eta aurtengo edizioa zazpigarrena da. Aurten, Ana Urkiza izan da, euskaraz,Argazki kamera izenburuko kontakizunaren hasiera proposatu duena; gaztelaniaz, berriz, Iván Repila izan daDelito al azar kontakizunaren hasiera idatzi duena.
Foru Liburutegiak Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren harira antolatu duen beste jarduera bat Bookcrossing deritzon ekimena da, zeinaren bidez Bizkaiko hainbat tokitan bostehun liburu baino gehiago utziko baitira, jendearen eskuragarri. Duela bi urte hasi zen Foru Liburutegia ekimen horretan parte hartzen. Ekimen horren bidez, irakurzaletasuna bultzatu nahi da lurraldeko hiritarren artean, berdin dio liburutegiko erabiltzaileak diren edo ez.
Apirilaren 23an, baita ere, Danele Sarriugarte idazlearen presentziaz gozatzeko aukera izango da, iluntzeko 19:00etatik aurrera, Literatur Topaketen eremuaren barruan.
Apirilaren 23an eta 24an, agenda berri bat emango zaie Foru Liburutegiko erabiltzaileei. Aurten, agenda horren lau modelo ezberdin argitaratu dira, denak  Liburutegi Digitalean ikus daitezkeen (formatu digitalean eskuragarriak, alegiak) Foru Liburutegiaren bildumako grabatu edo/eta mapa zaharretako irudiez horniturik.

APIRILAREN 21EKO SAIOA

Euskaraz ondo komunikatzeko egitura batzuk landuta, erakundearen behin-behineko inskripzioaren jakinarazpena landu genuen.

Eta hiztegian honako termino hau sartu dut:

Vía contencioso-administrativo= administrazioarekiko auzibide/ auzien bide


2015/04/16

Euskarak balio al du iraintzeko?


Euskarak balio al du iraintzeko?
Askok uste dute euskaldunok ez dakigula irainik botatzen. Baina, euskaldunok badakigu maitatzen euskaraz, baita gorrotatzen ere. Badakigu lore ederrak botatzen, eta nola ez, baita irain petral askoak ere.
Joseba Aurkenerena irakasleak euskarazko birao eta irainen bilduma egiten jarraitzen du, eta irratsaio honetan horien zenbait adibide interesgarri emango dizkigu.
Orain arte eginiko euskarazko irainen zerrenda nahiko osatua hemen kontsulta daiteke.

KALORIAK: BALANTZA ENERGETIKOA

Kaloriak: balantza energetikoa

 Ariketa fisikoak lagundu egiten du balantza energetikoa orekatzen, baina horrek ez du esan nahi neurririk gabe jan dezakegunik
Kaloriek zalantza asko sortzen dizkiete elikadurarekin eta pisuarekin kezkatuta ibiltzen direnei. Dietisten-nutrizionisten kontsultetan, askotan galdetzen du jendeak elikagai bakoitzak zenbat kaloria dituen, zer ariketa komeni den horiek erretzeko edo ariketa fisiko pixka batekin orekatu ote daitekeen janariarekin egindako gehiegikeria bat. Galdera horien guztien erantzuna beste galdera batzuetan dago: nola funtzionatzen du eguneko kaloria gastuak? Zenbat kaloria erretzen dira jarduera jakin batzuk egitean? Hori jakin behar da lehenbizi. Kaloria gastua zera da: pertsona batek egun batean gastatzen dituen kaloriak. Honako hauek dira eguneko kaloria gastuaren osagai nagusiak: energia gastu basala eta jarduera fisikoari dagokion kaloria gastua.
Energia gastu basala: gorputzaren funtsezko jarduerak egiteko behar den energia da, besteak beste arnasa hartzeko, odol zirkulazioa bermatzeko eta oinarrizko prozesu metabolikoak segurtatu eta organismoak egoki funtzionatzeko. Badira formulak pertsonen energia gastu basala kalkulatzeko; adibidez, Harris-Benedict-en formula.
Jarduera fisikoa eta ariketa: energia gastu bat dakarren edozein gorputz mugimendu hartzen da jarduera fisikotzat. Jarduera planifikatua, egituratua eta errepikatua da jarduera fisikoa, gaitasun fisikoaren osagai bat edo batzuk hobetzeko edo mantentzeko egiten dena. Kirola, berriz, aurrez ezarritako arau batzuei jarraituz egiten da. Energia gastu guztiaren zati handi bat hartzen dute jarduera fisikoak eta ariketak, eta eguneroko kaloria gastuari dagokionez, ez du beti garrantzi bera hartzen: jarduera fisiko apala duten pertsonetan, adibidez, oso txikia izango da gastua, eta jarduera asko egiten dutenengan, berriz, gastu handia; adibidez, eliteko kirolariengan.
  Jarduera fisikoan dago kaloria gastua
Ariketa fisikoak lagundu egiten du energia balantzea orekatzen, hau da, kontsumitzen diren kalorien (kaloria sarreren) eta gastatzen edo erretzen diren kalorien (kaloria irteeren) arteko aldea berdintzen. Horrek ez du esan nahi, ordea, neurri gabe jan dezakegula eta hori gero ariketarekin orekatu. Kaloria gastua aldatu egin daiteke pertsonaren arabera eta ariketa fisikoaren bizitasunaren arabera.
 Jaten den guztia ez da erraz orekatzen edozein ariketa edo jarduera eginda. Hortaz, janariarekin egindako gehiegikeriak arintzeko, beti ez da nahikoa ordu erdiz oinez ibiltzea edo astean behin gimnasiora joatea. Gainera, garbi eduki behar da ez dela gauza bera elikagai bat edo bestea jatea, nahiz eta kaloria kantitate bera eduki. Gantz edo azukre ugari dituzten elikagai batzuen kaloriak orekatzeko modua badago ariketa fisikoarekin, baina ez gantz eta azukre gehiegi hartzeak organismoaren gain duen eragina, hori orekatzerik ez dago. Opil industrialekin, irabiakiekin eta edari azukretsuekin gehiegikeriak eginez gero, eta berdin gantz saturatu ugariko elikagaiekin ere, osagai horiek gorputzaren gain duten eragina jasan beharko du organismoak (gizentasun arrisku handiagoa, diabetesa, bihotz-hodietako gaixotasuna...).
Gomendioa
 Ameriketako Estatu Batuetako Osasun Sailak gomendio hau ematen die helduei: astean gutxienez 2 ordu eta 30 minutuko jarduera aerobikoa egitea bizi samar (edo 30 minutukoa astean 5 egunez). Gainera, egunero 60 minutuko ariketa fisiko bizia egiteak lagundu egiten du pisu igoera graduala saihesten. Haurrentzat ere gomendatzen du ariketa fisikoa, 60 minutukoa egunik gehienetan (denbora horren zati bat eskolako jarduerak har dezake, gorputz heziketan egiten dutenak). Laburbilduz: kaloria gastua areagotzen duten jarduerak egunero egin behar lirateke edo, gutxienez, asteko egunik gehienetan.

2015/04/15

APIRILAREN 14KO SAIOA


APIRILAREN 14KO SAIOA

Bilera-aktak euskaraz egiten dituztenez, Aste honetako saioan lan-bilerako akta eredua eta idazteko irizpideak landu ditugu.

ANIMO ETA AURRERA!!!!

2015/04/13

TELELANA

Urteko Telelanaren Plana




Telelana

2014-2015eko Urteko Telelanaren Planan parte hartzaileak 28 lagun dira eta 12 hilabetekoa da. Planari buruz ateratako ondorioak, telelangile, lankide eta arduradunei egindako inkestetatik, hemen aurkezten dira.

Bestalde, martxoaren 31n onartuta “Telelanaren 2015-2016ko Programa” izeneko Akordioaren bidez, 2015-2016ko Urteko Telelanaren Plana martxan jarri da.

Izena emateko epea 2015eko apirilaren 1ean hasten zen eta 2015eko apirilaren 22an amaituko da. Interesatuek, atxikitzen den eskabide-orria beterik eta beraien arduradunek sinaturik, bidali beharko dute Antolaketa Zerbitzura (servicio@bizkaia.net) eta kopia bat bere Ataleko Zerbitzu Orokorrera, e-mail baten bitartez, beharrezkoak diren egiaztagiriak eskaneaturik eta mezuaren gaiean “Telelana-Interesatuaren izena” adieraziz.

http://web.aldundia.bfa/atarileku/Noticias/noticias.asp?Not_Codigo=3756&Not_Tipo=2&Dep=0&Idioma=EU


  • Zer iruditzen zaizu telelana? Eman iritzia.