ezeztatu

2015/04/22

FORU LIBURUTEGIAK LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEN DU

Foru Liburutegiak Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatu du aste osorako. Jarduera horien artean aipatzekoak dira Bookcrossing deritzon ekimena, BizkaIdatz literatur lehiaketako sarien banaketa eta Literatur Topaketen edizio berri bat, oraingoan Danele Sarriugarterekin.
Liburuaren Nazioarteko Egunaren (apirilak 23) ospakizunarekin bat eginez, Bizkaiko Foru Liburutegiak jardueraz beteriko agenda zabal bat antolatu du. Jarduera horien artean, apirilaren 22an, arratsaldeko 18:30etik aurrera, BizkaIdatz literatur lehiaketaren aurtengo edizioko sariak emango dira. Literatur lehiaketa horretan bi kontakizunen (bata euskaraz, gaztelaniaz bestea, egun lehiaketa horrek dituen modalitate biekin bat etorrita) hasiera proposatzen da, eta partaideek hasitako kontakizun horiek amaitu behar dute. Literatur lehiaketa hau 2008. urtean hasi zen eta aurtengo edizioa zazpigarrena da. Aurten, Ana Urkiza izan da, euskaraz,Argazki kamera izenburuko kontakizunaren hasiera proposatu duena; gaztelaniaz, berriz, Iván Repila izan daDelito al azar kontakizunaren hasiera idatzi duena.
Foru Liburutegiak Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren harira antolatu duen beste jarduera bat Bookcrossing deritzon ekimena da, zeinaren bidez Bizkaiko hainbat tokitan bostehun liburu baino gehiago utziko baitira, jendearen eskuragarri. Duela bi urte hasi zen Foru Liburutegia ekimen horretan parte hartzen. Ekimen horren bidez, irakurzaletasuna bultzatu nahi da lurraldeko hiritarren artean, berdin dio liburutegiko erabiltzaileak diren edo ez.
Apirilaren 23an, baita ere, Danele Sarriugarte idazlearen presentziaz gozatzeko aukera izango da, iluntzeko 19:00etatik aurrera, Literatur Topaketen eremuaren barruan.
Apirilaren 23an eta 24an, agenda berri bat emango zaie Foru Liburutegiko erabiltzaileei. Aurten, agenda horren lau modelo ezberdin argitaratu dira, denak  Liburutegi Digitalean ikus daitezkeen (formatu digitalean eskuragarriak, alegiak) Foru Liburutegiaren bildumako grabatu edo/eta mapa zaharretako irudiez horniturik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina