Biharamunetik, hurrengo egunetik
Nola esan behar dugu al día siguiente a su publicación…?
· IZOren erabakia
Bateratzearren, guk
testuinguru horretan argitaratu
eta hurrengo egunetik aurrera egitea
erabaki dugu. Horrek ez du esan nahi biharamun erabiltzea zilegi jotzen ez
dugunik.
Argitaratu eta hurrengo
egunetik aurrera egitea gomendatzen da
Helbideak
Helbideak nola idatzi behar dira euskaraz? Modu askotan agertzen dira
idatzita. Atari-zenbakiaren aurretik koma jarri behar da?, solairua eta eskua
nola lotu behar dira?, eta posta-kodea eta herriaren artean zerbait idatzi
behar da?
· IZOren erabakia
Guk molde hauek gomendatzen ditugu:
Donostia kalea 1
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Kale Nagusia 85, 6, Agurain
Kale Nagusia 85, 6-B, Agurain
Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Kale Nagusia 85, 6, Agurain
Kale Nagusia 85, 6-B, Agurain
Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia
Ondorengo hau, hurrengo hau,
Egokiak al dira ondoko, ondorengo edo
hurrengo kataforetan?
· IZOren erabakia
Kataforetan, honako hau edo hau erabiliko
dugu, eta ez hurrengo, ondorengo, ondoko edo honakoa. Zehaztasun hauek egin
behar dira:
1.- Hau(ek) erakusle kataforikoari eutsi
behar zaio beti; alegia, lehen graduko erakusleari.
2.- Aurretik argiago edo nabarmenago
markatu nahi izanez gero, honako izenlagun fatikoa baliatu behar da, baina beti
erakusle arruntarekin batera: honako… hau(ek).
3.- Ez erabili eginkizun horretan
honelakorik: ondoren(go), jarraian, ondoko, hurrengo…
Kataforetan honako hau edo hau erabiltzea gomendatzen da
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina