ezeztatu

2015/02/25



Honako hitz hauek sartu ditut blogeko hiztegian:

Carta de servicios= zerbitzu gutun

Evacuación= ebakuazio

Evacuar= ebakuatu, hustu, -tik atera

Menor= adingabe, adingabeko

Reincidencia = berrerortze

Reincidencia en la infracción= antzeko arau-haustea berriro egite

Reincidente= berrerorle


Ondo segi!!!!! 

2015/02/24

Ataleko langile gutziekin saioa izan dut, eta azken bost bileretan gaztelaniaz aipatutako terminoak euskaraz jartzeaz gain, euskarazko esaldi batzuk ere egokitu ditugu. Saioa oso ondo atera da eta dena euskaraz egiten saiatzen dira.
Segi horrela!!!!

2015/02/23

Euskaraz kontrolatuz blogeko hiztegian honako termino hauek sartu ditut:

Sujeción mecánica y farmacológica= euste mekaniko eta farmakologiko
Documento de consenso= akordio dokumentu/agiri
Promotora: sustatzaile(eraikuntza)
Administrador de fincas: finka-administratzaile, finken administratzaile
Carta de compromiso: konpromiso gutun
Días hábiles: egun baliodun
Días inhábiles: egun baliogabe
Amabilidad y cercanía:  adeitasun eta hurbiltasun
Satisfacción general: gogobetetze/ asebetetze orokor
Fecha de registro: erregistro-data

Fecha de presentación: aurkezte- data
Prescrita= preskribatu(zuzenbidean)

Ondo izan

2015/02/18

HITZ-ELKARKETA


HITZ-ELKARKETA

  1. IZENA+IZENLAGUNA
Belarriluze/belarri-luze
Hankamotz/hanka-motz
Puntazorrotz/punta-zorrotz
  1. ADITZAK
egin, eman, hartu, eragin: lo egin, hitz eman…
-tzaile, -le, -tze, -ka: Kale(-)garbitzaile, ate(-)joka, denbora(-)galtze
  1. SALBUESPENAK
›ia‹ 
Ekonomi  jarduera
Ekonomia(-)jarduera
kultura, literatura, natura, eliza, burdina, hizkuntza, arnasa
Kultur sailburua
Kultura(-)sailburua
  1. ERREPIKAPENAK
Txitean-pitean
Ikusi-makusi
Astero-astero
  1. -T(Z)EKO + IZENA
mintzapraktika , aldagela, jesarleku…
  1. ETA
Aitona-amonak
Neba-arrebak
Izen-deiturak
Joan-etorri
  1. LEHENENGO HITZA DEKLINATURIK
mendirik mendi
  1. ATZIZKIAK ETA AURRIZKIAK
-gin, -gile, -zain, -dun, -gabe, -gintza, -zaintza: bibotedun, zurgin, diruzaintza…
-aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -(k)ume, -orde: sailburu, belaunaldi, baliokide…
aurre-, azpi-, gain-: aurreiritzi, azpiekonomia, gainkarga …


erdal, euskal, giza, itsas: euskal olerkiak, giza harremanak…

2015/02/16

Lan bilerak euskaraz

Gizarte Ekintza Saileko Kontrol Ataleko langileek astelehenero lan  bilera izaten dute, eta  euskaraz aritzen dira.

Segi horrela oso ondo ari zarete eta!!!!






2015/02/13

PRESTAKUNTZA PLANA BFA

Onartu da 2015eko Trebakuntza Plana



TREBALEKUn kontsulta daitezke 2015ko planaren arautegian dauden berritasunak zein eskainitako ikastaroak.


«Administrazio hizkera 1.0» eta «Administrazio hizkera 2.0» ikastaroak karrerako prestakuntza-ekintza legez kudeatuko eta izapidetuko dira aurten ere, baina ez dute ikastarotzat edukiko, eta ez dira sartuko urtean gehienez hiru ikastaro egiteko ezartzen den mugaren barruan.

Zabalik dago jada egitasmo horrek biltzen dituen lanposturako edo hobekuntzako prestakuntza-ikastaroetan izena emateko epea.

Bideratuz erabiliz aurkeztu behar dira eskaerak: P-12110 prozedura «ESKAERAK: Treba ikastaroa (Karrera, Sustapena)»

2015/02/09

BIZKAIAK GIZARTE INKLUSIOKO MEKANISMOAK SENDOTU DITU, “INOR ATZEAN GERA EZ DADIN”


Asteazkena, 2015eko otsailaren 4a 11:00
  • Zentroen foru sareak 359 plaza ditu eta, eguneko arreta zerbitzuen eta laguntza programen bidez, 2.321 pertsonak jaso dezakete arreta.


Bizkaiko Foru Aldundiak hirugarren sektoreko erakundeekin itundutako egoitza zerbitzuen zentro sare bat du; bertan, guztira, 359 leku daude. Sare hori, 2014an, zerbitzuen benetako eskarira egokitzeko birgaitu da.
Horrela, buruko gaixotasunen bat duten pertsonei arreta emateko baliabideen sarean gehitu egin da plaza kopurua. 2014. urtean, beste 6 plaza gehiago sortu dira, "intentsitate handiko laguntza" gisa kalifikatutako arreta behar duten pertsonentzat, eta beste lau plaza "intentsitate ertaineko laguntza" gisa kalifikatutako arreta behar dutenentzat. Bizkaiak, guztira, inklusioaren eremuan, 71 plaza ditu, buruko gaixotasunen bat duten pertsonentzat.
Emantzipazio prozesuetan ere laguntza behar duten gazteei arreta emateko plaza kopurua hazi egin da. Intentsitate handiko laguntzarako zazpi plaza sortu dira, gehi intentsitate ertaineko laguntzarako beste zortzi, eskari horri erantzuteko. Guztira 20 plaza daude.
Gizarte bazterkeria egoera orokorrean (alegia, gizarte bazterkeriak beste arazo erantsirik izan gabe) dauden pertsonei arreta emateko sareak ere plaza kopurua handitu du; izan ere, Abegi Egoitza ireki du, eta, bertan, kolektibo horren arretarako 17 plaza daude.
Gizarte bazterkeriaren balioespenari eta diagnostikoari dagokienez, 2014. urtean, 246 pertsonak eskatu dute bazterkeria egoeraren balioespena; horrek esan nahi du 2013an baino 139 pertsonak gutxiago eskatu dutela. 237 pertsona izan dira balioetsiak. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dituen baliabideetara 2.321 pertsonak jo dute.
(...)


425 bizkaitar lagundu

425

Diputazioak iaz lagundutako indarkeriaren biktimak

Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte langileek 425 bizkaitar lagundu zituzten iaz, etxe barruko indarkeriaren biktima izan zirelako. Horietatik, 178 genero indarkeriaren biktimak izan ziren; gainontzekoak, seme-alaben indarkeriak eragindako guraso eta neba-arrebak. Azken horiek %12 hazi ziren.