ezeztatu

2015/10/16

NEGUKO EGUNEROKOA

Neguko egunerokoa

Zahartzaroa gertu du, eta Auster atzera begira hasi da. Bere bizitzaren kontakizuna egiten du, autobiografia idatzi, baina bizitza harremanek osatzen dutenez, Amerikako Estatu Batuetako aldaketa sozialak eta kulturalak ulertzeko ere balio du liburuak.

Baina esan bezala, Auster da liburuko protagonista nagusia: umetan izandako istripua, sexu-kontuak, emaztea zauritu zitzaioneko auto-istripua, Parisen bizi izandako garaia, bizitoki izan dituen 21 gelen deskribapena, elurraren presentzia…
Egilea: Paul Auster
Itzulpena: Oskar Arana
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat:
Hiru emakume zeuden zure amaren baitan, hiru emakume berezi eta, itxuraz, batere zerikusirik ez zutenak elkarrekin, eta zu adinean aurrera zindoazen bezala, amari ezberdin begiratzen hasi zinenean, ikusten hasi zinenean harengan zure ama ez ezik beste norbait ere bazen pertsona bat, sekula ez zenuen jakiten zer maskara jantziko zuen egun jakin batean.
(161. or)
•    Aukeratu dugun pasartean kontatzen dena zuri ere gertatzen zaizu? Hausnartu horretaz, eta idatzi zuretzat, eguneroko bat izango bazenu bezala. (bospasei lerro).

Orrialdeak: 260

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina