URRIAREN 7AN
- 2015-2016 ikasturtean landuko duguna zehaztu genuen.
- Mintzamenerako prestatutako lan egoerak antzeztu genituen.
URRIAREN 14AN
- Langileak lanean zertan ari diren azalduta, Euskaltzaindiaren arauak birpasatzen hasi ginen, hain zuzen ere, data eta orduak landu genituen.
DATA NOLA ADIERAZI
Data adierazteko orduan, hortaz, forma hauek erabil bitez:
·
Durango(n), 1995eko martxoaren
7a(n), aukeran utziz inesiboaren marka.
·
1995/03/07; 1995-03-27;
1995/III/07; 1995-III-27; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez...
·
Urtarrilak 20 bezalakoak
ere erabil daitezke, baina aposizioan: gaur,
urtarrilak 20 bezalakoetan (beraz, otsailak 20 egin zuten bilera ez da
zuzena).
ORDUAK
NOLA ESAN
Horrenbestez, hau da Euskaltzaindiaren erabakia orduen idazkerari
buruzkoa:
1. Orduak honela ematen dira: ordu
bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu
hitzaren ordez oren ere erabil
daiteke: oren bata, bi orenak / biak,
hirurak, e.a. Eta honela deklinatu: ordu
batean, bietan / ordu bietan / bi orenetan, hiruretan, e.a.
2. Erdia honela
adierazten da: ordu bat eta erdiak, ordu
bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi
eta erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a. Gauza bera oren hitzarekin.
3. Laurdena honela
adierazten da: ordu bat eta laurdenak,
oren / ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, oren / ordu biak eta
laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru
eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a.
4. Minutuak: hamarrak hamar
gutxi, hamarrak hamar gutxiago, hamarrak hamar gutxitan, hamarrak hamar
gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian,
e.a.
5. Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak
eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen
direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura
bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an,
15:30ean, e.a. Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a.
Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.
6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko
bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan,
goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak
arte, e.a.
MINTZATU EUSKARAZ !!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina