Euskaldun berria kalea
2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur, urtero bezala, abenduaren 3an. Aurten, euskaldun berriei zuzendutako aitorpena egin nahi izan da.
Euskaldun berria kalea euskaldun berri diren guztiei eskerrak emateko ekimena da. Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek denoi ahalbidetzen digute gure hizkuntza erabiltzen jarraitzea. Etxean, lanean, lagun-artean eta kalean. Kalean, batez ere.
Kalean euskaraz mintzatzera animatzeko ordua da. Berritasuna aberasgarria delako pertsonontzat, hizkuntzentzat. Ikasi, motibatu, ausartu, hobetu, ezagutu eta hitz egitea erabakitzeak duen balioa kalkulaezina da.
Euskaldun berriak gure hizkuntza eta gure bizimodua berritzen duten euskaldunak dira, euskararen taupada dira, eta kalea beraiena da. Horregatik, kalea eskaini nahi diegu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina