ezeztatu

2016/03/17

2016ko martxoaren 17a

SAIOAN LANDUTAKOA:


  • Behin-behineko inskripzioa egitearen foru agindua bukatu dugu. Orain euskaraz ere badute.
  • Otsaileko eta martxoko posta elektronikoetan egindako akatsak pantailan jarri dizkiet eta irakurri ahala, zuzendu edo egokitu dituzte.
       Hiztegian honako hitz hauek erantsi ditut:

      Anotación= idatzohar, idazpen
      Anotación registral= erregistroko idatzohar
      Asiento= idatzohar, idazpen
      Asiento registral= erregistroko idatzohar

Oharra: ez dugu saiorik izango apirilaren 7ra arte

Ondo ibili!!! 

2016/03/10

ZIRGARIEN SINBOLOGIA, BERDINTASUNAREN ARLOKO SARIEN PROTAGONISTA





Atzo banatu diren Bizkaiko Foru Aldundiaren berdintasunaren arloko sariek - Zirgari Sariak 2016- zirgarien sinbologia dute oinarri. Emakume horiek atoian eramaten zituzten itsasontziak Bilboko itsasadarrenarino.

Sarien banaketan Bizkaiko gizartearen ordezkaritza zabala egon da, eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusia aritu da buru. Harekin batera, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatua eta Gorka Martinez BBK-ko zuzendaria izan dira.
Zirgari Sariak lau kategoriatan banatu dira:

  • Berdintasunaren aldeko ibilbidea: sari hori Askabide elkarteari eman zaio. Elkarte horrek laguntza eskaintzen die prostituzioaren inguruko pertsonei.
  • Emakumeenganako indarkeriaren kontrako borroka: Haize Berria elkarteak jaso du saria. Elkarte hori, indarkeria matxistaren biktima diren beste emakume batzuei laguntzeko antolatu diren eta tratu txarrak jasan dituzten emakumeek osatzen dute.
  • Emakumeen ahalduntzea: sari hori «Maite Albiz» Emakumeen Dokumentazio Zentroak jaso du. Zentroak berdintasunarekin lotutako gaiei buruzko material ugari jasotzen du bere dokumentazio-fondoan.
  • Erantzunkidetasuna eta kontziliazioa: «Piper Txuriak» Berdintasunaren aldeko Gizonen Taldeak jaso du saria. Taldea gizonentzako laguntasun eta hausnarketarako gunea da, eta sexismoa eta maskulinitatea izaten dituzte eztabaidagai.

Sariak (zirga zati bat duen egurrezko objektu bat eta 6000 euro kategoria bakoitzeko -ibilbideari emandako sariak izan ezik, ez baitu dirurik jaso) banatzeko ekitaldia Gemma Martínez euskal aktoreak aurkeztu du, eta munduko txapelketan brontzea eskuratu duen Gaztedi sokatira-taldearen erakusketa ikusteko aukera egon da. Halaber, Esti eta Olatz bikoteak musika ekitaldia eskaini du.

2016/03/04

2016ko otsailaren 4a

Gaurko saioan honako hau landu dugu:

  • Azaldu diet  nola idatzi behar diren osagai bat baino gehiago duten kaleen izenak
  • Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan behin-behineko inskripzioa egitearen foru agindua euskaratzen ari gara, eta bukatzeko astirik izan ez dugunez, datorren asteako saioan ekingo diogu lanari.
Hiztegian " El Plan de Autoprotección= Autobabes Plana" eta "Kontrol Ataleko Plana= Plan de la Sección de Control" erantsiko ditut.

Asteburu ona izan

Zuzen eta egoki (Hainbat zalantza)

2016/03/02

Bisurteak, zergatik?

Urte bakoitzak 365 egun ditu, baina baita zenbatzen ez diren 5 ordu eta 48 minutu ere. Ondorioz, lau urterik behin egun bat gehitu beharra dago, eta hortaz, urteak 366 egun ditu.

Gaur otsailaren 29a da, ondorioz, 2016a bisurtea da. Lau urterik behin gertatzen den berezitasuna da eta egutegiaren ezberdintasunak zuzentzera dator.
Egia esan, urte bakoitzak 365 egun ditu, baina baita zenbatzen ez diren 5 ordu eta 48 minutu ere. Ondorioz, lau urterik behin egun bat gehitu beharra dago, eta hortaz, urteak 366 egun ditu.



Urte bisustua latinetik datorren adiera da: 'bis sextus dies ante calendas martii' (seigarren eguna martxoa baino lehen). Julio Zesarrek otsailaren 23 eta 24 artean beste egun bat tartekatu zuen.
Calendas, nonas eta idus

Juliotar egutegian otsailak 24 martxoko calendaseko (hilabeteko lehen eguna) seigarren eguna zen. Erromatarrek ez zituzten egunak martxoaren 1etik 31ra zenbatzen, hiru data bakarrik zituzten erreferentzia: calendasnonaseta idus. Zenbatzeko erreferentzia eguna hartzen zuten (kasu honetan, martxoaren 1a).

Gregoriotar egutegian, egun estra hori otsailaren amaieran jarri zuen Gregorio XIII.a aita santuak. Hala, otsaila 28 egunetik 29ra pasa zen.

Lautan zatigarriak
Bisurtea zein den erabakitzeko ‘arauei’ dagokienez, juliotar egutegian urte bisustuak lautan zatigarriak ziren. Gregoriotar egutegian, bisurtea lautan zatigarria da, baina 100etan ez bada. Hala ere, urte bat 100etan zatigarria denean, 400etan ere izango da, eta bisurtea da.
Mende amaierako urteak eta 00n bukatutakoak (mendea 4ren multiploa ez denean) baztertzen ditu sistemak, adituek azaldu dutenez.

K.a. 49. urtean hasi zen
Bisurtekoaren egun estraren historia K.a. 49 urtean hasi zen, Julio Zesar buruzagiak egutegi bikaina Kleopatra faraoiaren lurraldean, Egipton, aurkitu zuenean. Egutegi erromatarra desfasez josia zegoen.
Orduan Alexandriako Sosigenesen eskuetan utzi zuen juliotar egutegia diseinatzeko ardura. Sosigenes astronomoa, matematikoa eta filosofoa zen.

Desfase naturala
Egutegi horrek 365 egun zituen eta egun bat gehiago lau urterik behin, Lurrak Eguzkiaren inguruan ematen duen bira sinkronikoa ez denez desfase natural bat sortzen delako.
Egutegi erromatarrak pilatuta zituen desfaseen ondorioz, K.a. 46. urtea historiako luzeena izan zen: 445 egun. Ezohiko urte horri “juliotar urtea” edo “anabasaren urtea” deitu zioten, Wikipediak azaltzen duenez.

Sothis izarraren agerraldia lau urterik behin egun bat atzeratzen zela bazekiten egiptoarrek, urte berriari hasiera emanez. Hala ere, 200 urte lehenago, Kanopeko kontzilioan, erreforma egin ahal izan zutenean, egiptoarrek ez zuten aldatu apaizen eta politikarien arteko borrokengatik.
Egutegi hori ofiziala izan zen mendeetan. Niceako kontzilioan Sosigenesen hanka-sartze bat zegoela ohartarazi zuten, baina ez zuten zuzentzeko ezer egin 1582ra arte, gregoriotar egutegia finkatu arte.