ezeztatu

2016/06/21

GIZARTE ZERBITZUEN HIZTEGIA SAREAN

EUSKO JAURLARITZAK ETA HIRU FORU ALDUNDIEK “GIZARTE ZERBITZUEN HIZTEGIA” ARGITARATU DUTE SAREAN


Hiztegia gizarte-zerbitzuen sektorearentzako baliabide espezializatu bat da, eta gaztelaniazko 4.000 termino eta euskarazko 3.165 termino jasotzen ditu, 9 arlotan sailkatuta.
• Lau administrazioetako gizarte-zerbitzuetako sailek egin dute terminologia biltzeko lana, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminología-adituen laguntzaz.
• Mugikorretarako aplikazioa ere deskargatzeko prest dago, Google Play Store-n eta iTunes-en.


Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen Hiztegia jarri dute sarean. http://gizartezerbitzuenhiztegia.eus/ helbidean kontsultatu daiteke, eta, nahi izanez gero, baita mugikorrean ere, Elhuyar GZ hiztegia aplikazioa deskargatuta (Google Play-tik edo iTunes-etik).

Gizarte Zerbitzuen Hiztegia gizarte-zerbitzuen sektoreari dagokion hiztegi espezializatua da. Sektore horretan, etengabe sortzen dira termino berriak, eta, eguneroko lanean, administrazio desberdinek argi ikusi dute termino horiek jaso eta aztertzeko beharra. Horregatik, Arabako Foru Aldundiko, Bizkaiko Foru Aldundiko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako gizarte-zerbitzuetako sailek bat egin dute, eta, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologia-adituen aholkularitzapean, hiztegi hau sortu dute. Gure lanean erabiltzen ditugun terminoak jaso, eta gizartearen esku jarri nahi izan ditugu.

Hiztegi hau 1998an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek Elhuyarrekin batera argitaratu zuten Gizarte-laneko hiztegia oinarri hartuta egin da. Lehendabiziko lana, orain 17 urte bete dituen hiztegia eguneratzea izan da, gizarte-zerbitzuetako arloak egun erabiltzen duen terminologiari egokituz.

Eguneroko lanerako tresna baliagarria izan dadin sortu dugu Gizarte Zerbitzuen Hiztegia. Alor bakoitzak, bere behar eta funtzioei erantzuten dien terminologia propioa dauka, eta, hori bateratzen ez bada, zenbait ulermen- eta interpretazio-arazo sortzeko arriskua dago. Horrekin batera, alor honetan euskararen erabilera bultzatzea eta normalizatzea izan da helburua.

Horregatik, lan-esparru honetan dihardugunon arteko komunikazio-beharrei era erraz eta eraginkor batean erantzuteko sortu dugu Gizarte Zerbitzuen Hiztegia.

Hiztegiaren ezaugarriak

Bertan, lehendabiziko aldiz, gizarte-zerbitzuen sektorean erabiltzen diren 3.000 kontzeptu inguru jaso ditugu, euskaraz eta gaztelaniaz. Kontzeptu horiek gizarte-zerbitzuen alorretan sailkatuak daude; eremu-zuhaitza sortzeko, Sistema Dezimal Unibertsalak gizarte-zerbitzuetan egiten duen sailkapenean eta gizarte-zerbitzuetako adituen jakiturian oinarritu gara.
Hiztegi hau osatzeko, Gizarte-laneko hiztegiaz gain, Arabako Foru Aldundiko, Bizkaiko Foru Aldundiko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako itzulpen-memorietatik jaso dugun informazioa erabili da. Horretarako, itzulpen-memorietatik aukeratu ditugun 1.000 termino-bikote esanguratsuenak eta erabilienak hautatu dira. Termino baten bilaketa egitean, dagokion itzulpena emateaz gain, hitza zein testuingurutan erabili den agertuko da, gaztelaniaz eta euskaraz. Era berean, termino bakoitzaren iturria zein den jakin ahal izango du erabiltzaileak.

Hiztegiaren datuak:

Gizarte Zerbitzuen Hiztegian, arlo horretako oinarrizko kontzeptuak bildu ditugu. Hiztegiak 3.000  kontzeptu inguru ditu, eta kontzeptu horiei dagozkien terminoak honela banatzen dira hizkuntzaren arabera:

  • Gaztelaniaz, 4.000 termino
  • Euskaraz, 3.165 termino
Kontzeptu eta termino horiek guztiak 9 arlotan sailkatuak daude:
  • Ezagutza aplikatua
  • Esku hartzeko arrazoiak
  • Laguntzarako oinarriak
  • Agenteak
  • Hartzaileak
  • Instalazioak eta baliabideak
  • Zerbitzuak eta prestazioak
  • Funtsezko kontzeptuak
  • Antolamendua
Hiztegigintza-lana
  • Kontzeptuak hautatzea: erakunde bakoitzaren termino-zerrendak eta itzulpen-memoriak erabili dira hiztegi hau osatzeko. Proiektuan parte hartu duten erakundeen dokumentazioa batzea eta estatistikak ateratzea Elhuyarrek egin du.
  • Kontzeptuak lantzea: Elhuyarreko terminologia-lantaldea arduratu da kontzeptu bakoitzaren terminologia eta arloa lantzeaz. Lan horretarako, hainbat kontsulta-iturri erabili dira.
  • Prozesu guztia Arabako Foru Aldundiko, Bizkaiko Foru Aldundiko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako gizarte-zerbitzuetako adituek gainbegiratu dute. 

2016/06/17

2016ko ekainaren 17a

Resultado de imagen de euskaraz bizi nahi dut letra Gaur azken saioa izan dugu eta kafea hartu bitartean, kontu-kontari aritu gara ikasturtean egindakoaz, ....
Azken hiru bileretan aipatutakoak zuzendu eta egokituta e-mailez bidali dizkiet.

Lan handia egin dute eta aurrerantzean ere horrela jarraitzea espero dut.

ZORIONAK KONTROL ATALEKO LANGILEOI, ETA SEGI EUSKARAZ EGITEN LANEAN, LANKIDEEKIN, LAGUNEKIN, ...



ASTEBURU ONA IZAN ETA ONDO IBILI!!!

2016/06/13

San Antonio Urkiolakoa

Bagilaren 13an San Antonio eguna ospatzen dogu, herri eta auzo askotako zaindari eta jaieguna. Bizkaian seinaladuenetako bat Urkiolakoa da, hara joateko ohitura zabala izan da hainbat herritatik.
Urkiolako erromeria jai handitzat gogoratzen dabe hainbat jentek, gaztetan oinez joandakoek, bazkaria zapata-kaja baten eroanda.
Errogatiba eguna izaten da San Antonio egunaren inguruan eskualdeen arabera, baita gaur egun be.
Eta erromeria eta jai horren indarraren erakusle dira gure herri tradizinoan zabal-zabal dabizan kopla batzuk, guztiz ezagunak herri kantutegian.
Kopla-errepertorioak batzen ibilitako ikertzaileen artean Jabier Kalzakorta dogu emaitzarik oparoenetako bat emondakoa. 2007an Dantza-kopla zaharrak izeneko liburua argitaratu eban Labayru Ikastegian. Han batu zituan han hor hemen erdi galduta egon diran hainbat kopla-sorta, berak kopladi izena emoten deutsena. Hainbat lekutako eta barri-emoileren koplak batu ditu, zein baino zein zoragarriagoak.
Koplak euren artean ez dabe loturarik eukiten; horregaitik, Urkiolako San Antoniorenak beste batzuen artean txertatuta agertzen dira.
Markinako kopladia atalean topau doguz hona ekarri ditugunak, Markinan batutakoak lehengo mendeko 80ko hamarkadan.
Egunari bere izentazinoa emon guran, hona kopla polit batzuk:

Antonio
Urkiolakua,
hamaika neska-mutil
buztartutakua.

Askok egiten deutso
san Antoniori,
egun batian juan
da bestian etorri.

Urkiolara juenda
zapatak apurtu,
aite san Antoniok
barrixak eingo’ittu.

Durangon bazkalduta
Mañarixen gora,
aldats aundixe dago
san Antoniora.

Durangon bazkalduta
Txakurzulon gora,
abarka sopitxia
ipurdixen gora.
Bideoa:

Izebaren etxea: haurrak eta adinekoak elkarrekin

Haurrek eta adinekoek elkarrengandik asko ikas dezakete, eta hori ondo dakite "Izebaren Etxea" zentroko arduradunek.


“Izebaren etxea” ez da haurtzaindegia, ezta adinekoen eguneko zentroa ere. Edadetuak eta haurrak elkarrekin eta elkarri eraginez egongo diren txokoa da
Andoainen ireki dute zentro hau. Faktoria saioan bertako arduradunekin hitz egin dute. Irratsaio osoa hemen entzun daiteke.

2016/06/10

2016ko ekainaren 10a

Gaur saioan azken idazkia landu dugu, hain zuzen ere, titulartasun aldaketari dagokion foru agindua. Bukatutakoan, maiatzean langileek bidalitako mezuetakoak komentatu, zuzendu edo egokitu ditugu.

Bestalde, IZOren  hiru erabaki komentatu ditugu:


Biharamunetik, hurrengo egunetik


Nola esan behar dugu al día siguiente a su publicación…?

· IZOren erabakia

Bateratzearren, guk testuinguru horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egitea erabaki dugu. Horrek ez du esan nahi biharamun erabiltzea zilegi jotzen ez dugunik.

Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egitea gomendatzen da

Helbideak

Helbideak nola idatzi behar dira euskaraz? Modu askotan agertzen dira idatzita. Atari-zenbakiaren aurretik koma jarri behar da?, solairua eta eskua nola lotu behar dira?, eta posta-kodea eta herriaren artean zerbait idatzi behar da?

· IZOren erabakia

Guk molde hauek gomendatzen ditugu:
Donostia kalea 1
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Kale Nagusia 85, 6, Agurain
Kale Nagusia 85, 6-B, Agurain
Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia

Ondorengo hau, hurrengo hau,

Egokiak al dira ondoko, ondorengo edo hurrengo kataforetan?

· IZOren erabakia

Kataforetan, honako hau edo hau erabiliko dugu, eta ez hurrengo, ondorengo, ondoko edo honakoa. Zehaztasun hauek egin behar dira:

1.- Hau(ek) erakusle kataforikoari eutsi behar zaio beti; alegia, lehen graduko erakusleari.
2.- Aurretik argiago edo nabarmenago markatu nahi izanez gero, honako izenlagun fatikoa baliatu behar da, baina beti erakusle arruntarekin batera: honako… hau(ek).
3.- Ez erabili eginkizun horretan honelakorik: ondoren(go), jarraian, ondoko, hurrengo…

Kataforetan honako hau edo hau erabiltzea gomendatzen da


2016/06/08

BIHARAMUNETIK, HELBIDEAK, ONDORENGO, HURRENGO

"Itzultzaile Zerbitzu ofizialaren erabakiak" izeneko etiketan honako hauek sartu ditut:

Biharamunetik, hurrengo egunetik

Nola esan behar dugu al día siguiente a su publicación…?

· IZOren erabakia

Bateratzearren, guk testuinguru horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egitea erabaki dugu. Horrek ez du esan nahi biharamun erabiltzea zilegi jotzen ez dugunik.

Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egitea gomendatzen da

_____________________________________________________________________ 
Helbideak
Helbideak nola idatzi behar dira euskaraz? Modu askotan agertzen dira idatzita. Atari-zenbakiaren aurretik koma jarri behar da?, solairua eta eskua nola lotu behar dira?, eta posta-kodea eta herriaren artean zerbait idatzi behar da?

· IZOren erabakia

Guk molde hauek gomendatzen ditugu:
Donostia kalea 1
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Kale Nagusia 85, 6, Agurain
Kale Nagusia 85, 6-B, Agurain
Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia

__________________________________________________________________________ 

Ondorengo hau, hurrengo hau,

Egokiak al dira ondoko, ondorengo edo hurrengo kataforetan?

· IZOren erabakia

Kataforetan, honako hau edo hau erabiliko dugu, eta ez hurrengo, ondorengo, ondoko edo honakoa. Zehaztasun hauek egin behar dira:

1.- Hau(ek) erakusle kataforikoari eutsi behar zaio beti; alegia, lehen graduko erakusleari.
2.- Aurretik argiago edo nabarmenago markatu nahi izanez gero, honako izenlagun fatikoa baliatu behar da, baina beti erakusle arruntarekin batera: honako… hau(ek).
3.- Ez erabili eginkizun horretan honelakorik: ondoren(go), jarraian, ondoko, hurrengo…

Kataforetan honako hau edo hau erabiltzea gomendatzen da


2016/06/06

2016ko ekainaren 3a

Ostiraleko saioan maiatzaren 25eko bileran aipatutakoen gaineko jarduera bukatu ondoren, datorren ikasturteko helburuak  zehaztu genituen, taldekoak eta langile bakoitzarenak.

Aste ona izan!!!


2016/06/03

Adi ibili sareko iruzurrekin

Kontuz iruzurgileek Interneten jarritako amuekin

   Asierrek bere bankuaren e-posta jaso du. Azken asteetan jaso duen hirugarrena da jada. Aurreko bietan, bankuko hainbat eskaintzen berri eman diote eta eskaintzak zehaztasun handiagoz ikusteko bankuko web orrialdera bidali dute. Asierrek begiratu bat eman die eskaintzei. Oraingoan, ordea, mezu larriagoa bidali dio bankuak: “X Bankuko web-orrialdean sartu berri dira eta zure datuak aldatu dituztela uste dugu. Egiaztatu ditzagun, mesedez, ondorengo helbide honetan klikatu eta norbait sartu ote den baieztatu”. Asierrek klik egin du emandako helbidean eta itxuraz honek bere bankuaren web- orrialdera eraman du. Web-orrialdean, bere kode ezkutua eta gainerako datuak sartu ditu, kontu guztiak behar bezala dituen jakiteko.
   Eta jaso duen erantzuna hauxe izan da: «Ezin izan da zure eskaera gauzatu. Zerbitzua ez dago erabilgarri. Beranduago saiatu. Barkatu eragozpenak». Azken mezu horren benetako esanahia, ordea, bestelakoa da, beldurgarriagoa: iruzurgileak baditu nahi zituen datu guztiak eta horietaz baliatuz dirua eskuratu ahal izango du Asierren bankutik. Izan ere, klikatutako helbideak bere bankuarena dirudien arren, ez da hala; eta web-orrialdeak bankuarena badirudi ere, faltsua da.
   Halako kasuen aurrean, oinarrizko araua argia da: ez eman inoiz datu pertsonalik web-orrialde batean, bertara zuk zeuk idatzitako helbide elektronikoaren bidez iritsi ez bazara -hots, «hemen klikatu» horiek arriskutsuak izan daitezke-. Bankuaren promozio handiren bat, egiaztapen arrunt bat edo arazo teknikoak iragartzen dituzten mezuak ere internauta engainatzeko aitzakia izan daitezke. Halaber, iruzurgileak bere harrapakinaren profila egin ohi du: hasieran, esaterako, mezua 100.000 erabiltzaileri bidaliko die, gomendio edo eskaintza faltsuren bat eginez eta kasu egiten dietenekin jarraituko du lanean. Azkenerako, agian berrogeiren konfiantza baino ez du bereganatuko eta datu pertsonalak eskatzen dituen e-posta horiei baino ez die bidaliko. Amua irensten badute, lan arrakastatsua izango da iruzurgilearentzat.
www.argia.eus web ataritik hartua. Testu moldatua.