ezeztatu

2016/06/10

2016ko ekainaren 10a

Gaur saioan azken idazkia landu dugu, hain zuzen ere, titulartasun aldaketari dagokion foru agindua. Bukatutakoan, maiatzean langileek bidalitako mezuetakoak komentatu, zuzendu edo egokitu ditugu.

Bestalde, IZOren  hiru erabaki komentatu ditugu:


Biharamunetik, hurrengo egunetik


Nola esan behar dugu al día siguiente a su publicación…?

· IZOren erabakia

Bateratzearren, guk testuinguru horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egitea erabaki dugu. Horrek ez du esan nahi biharamun erabiltzea zilegi jotzen ez dugunik.

Argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egitea gomendatzen da

Helbideak

Helbideak nola idatzi behar dira euskaraz? Modu askotan agertzen dira idatzita. Atari-zenbakiaren aurretik koma jarri behar da?, solairua eta eskua nola lotu behar dira?, eta posta-kodea eta herriaren artean zerbait idatzi behar da?

· IZOren erabakia

Guk molde hauek gomendatzen ditugu:
Donostia kalea 1
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Kale Nagusia 85, 6, Agurain
Kale Nagusia 85, 6-B, Agurain
Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia

Ondorengo hau, hurrengo hau,

Egokiak al dira ondoko, ondorengo edo hurrengo kataforetan?

· IZOren erabakia

Kataforetan, honako hau edo hau erabiliko dugu, eta ez hurrengo, ondorengo, ondoko edo honakoa. Zehaztasun hauek egin behar dira:

1.- Hau(ek) erakusle kataforikoari eutsi behar zaio beti; alegia, lehen graduko erakusleari.
2.- Aurretik argiago edo nabarmenago markatu nahi izanez gero, honako izenlagun fatikoa baliatu behar da, baina beti erakusle arruntarekin batera: honako… hau(ek).
3.- Ez erabili eginkizun horretan honelakorik: ondoren(go), jarraian, ondoko, hurrengo…

Kataforetan honako hau edo hau erabiltzea gomendatzen da


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina