ezeztatu

2021/05/24

Euskara hobetzen: eta guzti

 

guztiz/ eta guzti

y todo

ere

  • Vino a verme y todo: ni ikustera ere etorri zen.

-ta/-ik ere, nahiz (eta), arren, ba-... ere

  • Viejo y todo, el coche todavía funciona: zaharra izanda ere, autoa oraindik badabil.

eta guzti

(inongo mugatzailerik hartzen ez duen izen-sintagmaren ondoren)

con... y todo, con... inclusive

  • Jantzi eta guzti sartu zen ibaian: se metió al río con ropa y todo.
  • Ez dugu guk hizkuntza hori, euskalki eta guzti, asmatu: nosotros no nos hemos inventado esa lengua, con sus dialectos y todo.

 

Guztiz

muy, del todo, enteramente, completamente

  • Euskaldunen artean guztiz maitatua: muy amado entre los vascos.
  • Jainko guztiz ahaltsua: Dios todopoderoso.
  • Guztiz harritzen nauen kontua: un asunto que me extraña sumamente.
  • Guztiz ongi: muy bien

Euskara hobetzen: gero

 GERO

‘ETA GERO’ esapidea.

Kontuz!

        *bilera eta gero ez da egitura zuzena

          bilera bukatu eta gero edo bileraren ondoren behar du

 

        *bazkaria eta gero, bazkaldu eta gero / bazkaldu ondoren/ bazkariaren ondoren

        *epaiketa eta gero, epaiketa egin/izan eta gero / epaiketa(ren) ondoren

        *14 urte eta gero... 14 urte igaro eta gero / 14 urte igaro ondoren, 14 urteren ondoren...

 

Esamolde okerrak, GERO tarteko:

1.      <*gero eta... -ago, ... gero eta... -ago> esamoldea ez da zuzena.

Horren ordain zuzena hau da: <zenbat eta... -ago, (orduan/hainbat) (eta)... -ago>.

*Gero eta gehiago ikasi, (gero eta) nota hobeak ateratuko dituzu

Zenbat eta gehiago ikasi, (orduan eta / hainbat (eta)) nota hobeak aterako dituzu.

 

2.      <*zenbat eta... -ago, gero eta... -ago> esamoldea ere ez da zuzena.

Horren ordain zuzenak ere hauek dira: <zenbat eta... -ago, (orduan/hainbat) (eta)... -ago>.

*Zenbat eta gehiago ikasi, gero eta hobeto

Zenbat eta gehiago ikasi, (orduan eta / hainbat (eta)) hobeto

 

3.      Denboraren igarotzeaz ari garela, ez da zuzena <*gero... -ago> esamoldea.

Horren ordain zuzenak: <gero eta... -ago> edo <geroago (eta)... -ago>.

 

GERO indartzailea. Esaten edo agintzen denaren ondoan, hura indartu edo azpimarratzeko-edo erabiltzen den hitza ere bada gero

Ederra da, gero!

Ez niri gezurrik esan, gero!

Berriketa gutxi, gero, niri.

 

 

2021/05/14

Artikulua: arnasa gara

 

Aurten Arnasa Gara bigarren kanpaina abiatu da, iazko kanpainatik ateratako ondorioetan sakontzeko helburuarekin. ‘Arnasa Gara – egunerokoan zer? kanpainak arnasguneei lotutako zortzi ideia zehatz landuko ditu zortzi esketxen bidez, iazko kanpainan ateratako ondorioak oinarri dituztenak. Helburua arnasguneetako herritarrek euren arazo eta erronketatik abiatuta ahalduntzerako urratsa ematea da eta arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia azpimarratzea.

Zortzi pilula, zortzi gonbidatu

Hausnarketa interesgarriak eta bizipen gogoangarriak partekatu dituzte guztiek, eta, besteak beste, arnasguneen garrantziaz eta testuinguru zailetan ere euskarari eustearen garrantziaz hitz egin dute. Antton Telleriarekin hasi zuten elkarrizketa sorta –Euskara da gure postalik ederrena, eta ondoren egin zituzten, hurrenez hurren, Aitziber Garmendiarena –Hitanoarekin,busti gehiago–, Sambou Diabyrena –Ongi etorri euskararen herrira–, Xabier Gutierrez Xsakara musikariarena –Nor da Tomas Hidalgo?, Erika Olaizolarena –Euskararekin ezin galdu, Ander Lipusena –Mediku bakoitzak bereorrika– eta Iratxe Urkiagarena –Euskararen tximeleta efektua–.