Kontuz mantendu aditzarekin.
Euskaraz “mantendu” aditzak adiera hauek ditu.
1) Elikatu, mantenua eman
2) Norbait edo zerbait egoera berean iraunarazi.
Beraz, zaindu erabilera, kasu hauetan bezala:
Bere hitza mantendu zuen…
Bere hitzari eutsi zion.
Ministroak
sindikatuekin elkarrizketak mantendu ditu………
Ministroak elkarrizketak izan ditu sindikatuekin.
Familia mantentzeko diru asko behar da gaur egun (elikatzeko).
Koronabirusa dela eta, distantzia mantendu….
Koronabirusa dela eta, distantzia gorde…
Koronabirusa dela eta, zaindu tartea…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina