Ostiralean abiatuko da Pantailaldia, euskarazko edukiak sortu eta kontsumitzeko ariketa kolektiboa
Euskaraldiaren testuinguruan, Pantailak Euskaraz taldeak Pantailaldia egitasmoa abiatuko du ostiralean. Azaroaren 11tik 18ra, mota guztietako pantailetan euskarazko edukiak erabili, kontsumitu edo sortzeko erronka joko diete herritarrei. Bi helburu nagusi ditu ariketak: euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea eta euskarak pantailen munduan dituen gabeziak azaleratzea, erakundeek pausoak eman ditzaten.
Herritar orok parte hartu dezake Pantailaldian, Pantailak Euskaraz taldearen webgunean dagoen formularioa betez. Izen ematea ostegunera arte egongo da zabalik. Oraingoz, ehun pertsonak baino gehiagok eman dute izena. Aste osoan, #Pantailaldia traola erabiliko dute euren bizipenen berri emateko. Erronka errazteko asmoz, sare sozialetako kontuetan jartzeko irudi bat, euskarazko ikus-entzunezkoen baliabideen zerrenda bat eta agenda proposamen bat bidaliko dizkiote parte hartzaile bakoitzari.
Osorik irakurri nahi baduzu, sartu hemen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina