ezeztatu

2022/11/18

INOIZ EZ ASKI EUSKALDUNA

 

 Aliziak esan zidan: “Konplexu pila bat! Euskaldunekin eta erdaldunekin. Euskaldunen artean askotan izan ditut konplexuak. Kakotxen artean esango dut euskaldun berria naizela (ez dakit zer den euskaldun berria izatea), baina tokatu zait euskaldun zaharrekin edo euskaraz kontrolatzen duen jende pila batekin aritzea eta hor agertu da nire konplexua: Euskal Herriko ertzeetakoa eta euskaldun berria naizelako. Nik ez daukat beste batzuk daukaten hiztegia, maila, doinua, hala ere badakit meritua badudala, baina batzuetan sentitzen ditut halako konplexu edo lotsak. Lan arloan tokatu zait ordezkari lanetan aritzea eta bileretara joatea Euskal Herriko ordezkari askorekin, mahai-inguruetan eta halakoetan ibiltzea... Hor bai sentitu naizela pixka bat lotsatuta. Pentsatzen nuen: begira besteek nola hitz egiten duten, nola kontrolatzen duten! Eta niri hasieran asko kostatzen zitzaidan hitz egitea besteen aurrean. Asko da euskara mailagatik edo hori zen nik uste nuena." Nekagarria da publikoki euskaraz edozer egiten den bakoitzean iruzkin filologikoak jasotzea. Nekagarria, gutxienez. Izan ere, euskara akatsez garbitzeko ejertzitoa ari da gerra irabazten, bai, baina lepotik ordainduko dugu, solasten ez den euskaran nekez aurkituko baitute akatsik.

(Osorik irakurtzeko egin klik hemen)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina