ezeztatu

2022/12/15

BIKAIN ZIURTAGIRIAK

 

28 entitatek euskararen erabilera areagotzeko egindako lanagatik jaso dute Bikain ziurtagiria

Bikain Ziurtagiri banaketa ekitaldian 28 entitatek euskararen erabilera areagotzeko egindako lana aitortu du Lakuako Gobernuak. Goi mailako hamaika ziurtagiri banatu dira, erdi mailako hamalau, eta oinarrizko hiru.

 Bikain Ziurtagiri banaketa ekitaldia.

 Sari honek esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du.

 Oinarrizko maila: Neiker, Servicios Auxiliares Sureuskadi eta Tekniker Fundazioa.

Tarteko maila: Alokabide S.A., Arabako EHUko Campuseko Errektoreordetza, Arrantza Ikuskaritza Zerbitzua, Bilbao Bizkaia Museoak S.L., CIPF Bidasoa LHII, Codesyntax S.L., Ekintza Fundazioa, Energiaren Euskal Erakundea, Euskal Irrati Telebista, Gipuzkoako Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (UPV/EHU), Itelazpi S.A., Ugaoko Udala, Vicomtech Fundazioa eta Zegamako Udala.

Goi maila: Abusu Ikastola, Altzoko Udala, Ataungo Udala, Eibarko Udala Gipuzkoako EHUko Campuseko Errektoreordetza, Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Koop. Elk., Lekeitioko Udala, San Antonio Ikastetxea, Siadeco Ikerketa Elkartea, Usurbilgo Udala eta Ziur.

Ebaluazioetan erakutsitakoaren arabera «euskara berrikuntza da entitate baten kudeaketan. Balio soziala ematen dio, integraziorako tresna gisa baliatzen dute, kalitatearen elementu esanguratsua da, egiten eta izaten jakite bat da, euskara lehiakorragoa izatea da, balio monetarioa du irabazi-irabazi gunean kokatzen dugunean, erantzukizun sozialez jokatzea esan nahi du eta ekologiaren jasangarritasun printzipioetan kokatzen da, enpresako langileen harremanak sendotzen ditu, nortasun eraikitzailea da, kohesionatzailea da, euskara marka da gure testuinguruan eta munduaren aurrean»

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina