ezeztatu

2015/05/11

ALDUNDIAK NAZIOARTEKO PROIEKTURIK ONENERAKO DESIGN FOR ALL 2015 SARIA JASO DU


Bizkaiko ahaldun nagusia gizarte garapenean oinarritutako diseinu unibertsalari buruzko mintegian izan da, desgaitasuna duten pertsonentzako laguntzaren ereduan egin beharreko ahalegin berriez gogoeta egiteko.

Fekoor-ek antolatutako mintegiaren barruan jaso du Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Etxegoki-ri eman dioten saria. Nazioarteko proiekturik onenerako Design For All 2015 saria da, eta Fekoor-en eskutik jaso da. Erakunde horrek Etxegoki Foru Apartamentu Laguntzadunak kudeatzen ditu.
Etxegoki proiektua arrakastaren adibide bat da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Fekoor-en arteko lankidetzaren emaitza. Laguntzarako baliabidea da, etorkizunean egin beharreko bidea erakusten duena, bizi kalitatea hobetzeko eta gizarteratzea, herritarren parte hartzea edo gizarte garapena bezalako balioak sustatzeko.

http://www.bizkaia.eus/home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?TNo_Codigo=0&Not_Codigo=14837&Tem_Codigo=3&idioma=EU&dpto_biz=3&codpath_biz=3

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina