ezeztatu

2015/05/29

Egoitza elektronikoa abian da; ezagutu www.ebizkaia.eus helbidean



BFAren egoitza elektronikoa dagoeneko dago erabilgarri, https://www.ebizkaia.eus helbide elektronikoan. Gaur, 2012. urtean hasitako lana ikus dezakete herritarrek: dagoeneko aukera dago BFAra elektronikoki sartzeko, egoitzak ematen dituen berme guztiekin. Egoitzaren bidez, gaur egungo bulego birtualetara sar gaitezke: Ogasuneko, Ekonomia Sustatzeko eta Katastroko bulegoetara. Izapideen bilatzaile bat dago egoitzan, aukera ematen duena prozedura, izapide eta zerbitzuen katalogora sartzeko eta handik izapideak zuzenean egiten hasteko. Horrez gainera, interesdunek espedienteen izapideen egoeraren berri izan dezakete, eta jakinarazpen edo komunikazio elektronikoak jaso ditzakete. Atal batzuetara libre da sarbidea; beste batzuetan, berriz, aurretik identifikatu eta sinatu beharra ere badago, jardueraren arabera. Dokumentuak lokalizatzailearen bidez egiaztatzeko zerbitzuak daude, eta sarbidea hainbat lekutara: ordainketa-pasabidera, faktura elektronikora, BAOra, kontratugilearen profilera...

Hasieran, prozedura gutxi izapidetu ahal izango dira egoitzan; Kultura Sailak apustua egin du egoitzaren alde eta lehena izango da egoitza erabiltzen, pixkanaka-pixkanaka. Jakin behar dugu sail guztiek dutela zerbitzu hau emateko aukera. Beraz, egoitza zabaltzen joango da beste eduki eta funtzionaltasun batzuetara, kalitateko zerbitzu bat emateko. Sail bakoitzean prozeduren ardura dutenek egoitzan presente egoteko duten inplikazioak eta interesak errealitate bihurtuko dute helburu hori.
...

Esteka interesgarriak

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina